87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Hirigintzako aldaketa 32. poligonoko 65. lurzatian. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2022ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artzibarko Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa puntuala, 32. poligonoko 65. lurzatiari buruzkoa, Miguel Angel Cervantes Aranazek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Artzibarren, 2022ko apirilaren 22an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2205802