87. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

UE3 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Alkatetzaren apirilaren 20ko 72/2022 Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi da UE3 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua, Promociones Malerreka SLk aurkeztua. Hori guztia, oinarri hartuta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluaren edukia eta horrekin bat datozen xedapenak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Oibarren, 2022ko apirilaren 22an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2205779