85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

2D/2022 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita gordailutu dela “Iratialdea” Nafar Pirinioko Turismo eta Zerbitzu Elkartea/Asociación Turística y de Servicios del Pirineo Navarro izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000284; lehengo gordailu zenbakia: NA/146).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera María Jose Waliño Nieves andreak egin zuen, 31/2022/000018 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Batzar Nagusiak, 2021eko apirilaren 27an egindako ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen elkartearen estatutuen 1., 2., 3., 4., 11., 16. eta 17. artikuluak aldatzea.

María José Waliño Nieves andreak sinatu du ziurtagiria, lehendakari gisa, eta Sara Navarrete idazkari andrearen oniritzia du.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek bide administratiboari amaiera ematen dio. Interesdunek zilegi dute gordailuan utzitako dokumentazioa aztertzea eta haren kopia eskatzea telematika bidez Nafarroako Foru Komunitateko Sindikatuen eta Enpresa Elkarteen Erregistroaren aplikazioaren bidez, eta zilegi da, orobat, estatutuak aurkaratzea Nafarroako epaitegi eta auzitegietan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2022ko apirilaren 4an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2205063