85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1519E/2022 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Osasuneko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 1211E/2022 Ebazpenean atzemandako akatsa; ebazpen horren bidez, hartutako kalte zerebralaren edo antzeko patologia neurologikoen diagnostikoaren ondorioz desgaitasuna duten 18 urtetik beherako haurren tratamendua osatzeko asmoz, 2021eko uztailetik 2022ko ekainera bitarte (biak barne) egiten diren zenbait gastutarako dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Akats material bat atzeman denez aipatutako ebazpenean, zuzendu egiten da, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasuneko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 1211E/2022 Ebazpenean atzemandako akats materiala zuzentzea; ebazpen horren bidez, hartutako kalte zerebralaren edo antzeko patologia neurologikoen diagnostikoaren ondorioz desgaitasuna duten 18 urtetik beherako haurren tratamendua osatzeko asmoz, 2021eko uztailetik 2022ko ekainera bitarte (biak barne) egiten diren zenbait gastutarako dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi ziren. Horrenbestez, datuen babesari buruzko 13. puntuan, honako hau dioen tokian:

“Tratamenduari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren Atarian dago ikusgai, zehazki, Osasun Departamentuaren “Dirulaguntzen, beken eta laguntzen kudeaketa” izeneko atalean, web helbide honetan: https://gobiernoabierto.navarra.es/es/transparencia//tratamiento-datos personales”, honela behar du: “Tratamenduari buruzko informazioa web helbide honetan dago ikusgai: https://www.navarra.es/home_es/Temas/Portal+de+la+Salud/Ciudadania/Participacion/Proteccion+de+datos/”.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 31n.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

Iragarkiaren kodea: F2204803