85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2022ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 22an, 2/2021 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

GASTU-PARTIDAK:

–1-21100-1600000 “Kontratupeko langileen Gizarte Segurantza” gastu-partida, 2.050,00 eurokoa.

–1-23116-1310202 “Eskola-sustatzailearen ordainsariak” gastu-partida, 4.300,00 eurokoa.

FINANTZAKETA:

–Kreditu-gehigarria, honako partida hauetatik:

  • 1 4621028 “Elizagorriaren ekarpena”, 111,82 euro.
  • 1 4621029 “Lodosaren ekarpena”, 2.740,22 euro.
  • 1 4621030 “Mendabiaren ekarpena”, 2.068,20 euro.
  • 1 4621031 “Sartagudaren ekarpena”, 762,38 euro.
  • 1 4621032 “Sesmaren ekarpena”, 667,38 euro.

Mendabian, 2022ko apirilaren 20an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2205686