85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2022ko apirilaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantzan, apartatu bat gehitzeko lurzoruaren erabilera eta aprobetxamendu bereziari buruz, terraza ezartzeagatik.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Epe hori iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Esan, 2022ko apirilaren 13an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2205496