85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Lokalak erabiltzeko erregelamendua

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen “Tebasko Kontzejuaren lokalak erabiltzeko erregelamendua”. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukiari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon da erabakiaren hasierako onespena argitaratuta 2022ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11koan, eta kontzejuko iragarki-taulan paratuta hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Jendaurrean jartzeko epe hori amaitu eta alegaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera, erregelamendua behin betiko onetsitzat jotzen da, eta, horregatik guztiagatik, testu osoa argitaratzen da orain, bidezkoak diren ondorioak izan ditzan.

Tebasen, 2022ko martxoaren 15ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

TEBASKO KONTZEJUAREN LOKALAK ERABILTZEKO ERREGELAMENDUA

1.–Lokalak:

–Tebasko Kontzejuaren jabetzakoak diren eta erabilera publikorako diren lokalak:

Tebasko Kontzejua erabilera publikorako lokal eta areto hauen jabea da:

  • Kontzejuaren egoitza zaharreko gelak.
  • 1. Gaztetxe aretoa, kontzejuaren eraikin berrian.
  • 2. Gaztetxe aretoa, kontzejuaren eraikin berrian.
  • 3. Gaztetxe aretoa, kontzejuaren eraikin berrian.
  • 1. musika aretoa.
  • 2. musika aretoa.
  • Areto handia.

–Erabilera lagatzeko diren lokalak:

Tebasko Kontzejuko Batzarrak erabilera publikorako diren eta erabilgarri daudela uste duen bere jabetzako lokal bakoitzari erabilera-modalitate jakin bat zehaztu eta esleituko dio, erregelamendu honen oinarrien edukiaren arabera.

2.–Erabilera motak edo modalitateak:

1. modalitatea: Aldi baterako.

–Erabiltzaileak:

Lokalean egin beharreko jarduera edo erabilera ezin da izan, ez zuzenean, ez zeharka, lagapen-hartzaileari irabaziak edo onura ekonomikoak ekarriko dizkion jarduera bat.

Lokalen erabileraren lagapena eskatzen ahalko dute zerga-egoitza Tebasen duten irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoek, beren kideek erabil ditzaten; horien estatutuak, aplikatu beharreko legearekin bat etortzeaz gain, eta sexuagatik, erlijioagatik edo ideologiagatik inolako diskriminaziorik ez eragiteaz gain, kide izan nahi duen ororentzat irekiak izan beharko dira, betiere elkarte/kolektibo horren helburu eta jarduerekin bat datozen baldintzak betetzen badira.

Adingabeek ere erabiltzen ahalko dituzte lagatako lokalak, baina adinez nagusi batek lagunduta beti, hura izango baita haien erantzule.

Erabiltzeko lagatako lokalean sartzen ahalko dira Kontzejuko batzarreko kideak eta/edo batzarrak izendatutako pertsonak eta/edo profesionalak, lokalaren eta haren elementuen egoera ikuskatu eta egiaztatzeko, bai eta, hala badagokio, lokal horretan edo lokala dagoen higiezinean egin beharreko edozein obra edo konponketa egiteko ere.

–Erabilera-lagapenaren iraupena:

Erabilera-lagapena adjudikatzen denetik 2022ko edo dagokion urteko abenduaren 31ra arte.

Lagapen hori urtero luzatzen ahalko da, Kontzejuko batzarrak hala erabakitzen badu.

Nolanahi ere, erabilera-lagapena prekarioan ematen da, eta edozein unetan ezeztatzen ahalko da, Kontzejuko batzarrak hala erabakitzen badu.

Era berean, erabiltzaileak erabilera-lagapenari uko egiteko eskaera egin dezake Tebasko Kontzejuan, lagapena amaitu aurretik.

–Adjudikazio prozedura:

Dagokion iragarkia jarriko da Kontzejuaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta gutxienez hamabost egun naturaleko epea emanen zaie interesdunei beren eskaerak aurkezteko.

Eskaerarekin batera, aurkeztu beharko da lagapenaren xede den lokalean garatu beharreko jardueren memoria edo programa.

Dauden eskaerak ikusita, Tebasko Kontzejuko batzarrak onetsiko du lokal horren erabilera adjudikatzea eskatzaile/erabiltzaileetako bati.

Lokal bererako eskaera bat baino gehiago egonez gero, adjudikazioari buruzko erabakia Kontzejuko batzarrak egindako balorazioaren bidez hartuko da, honako irizpide hauen arabera:

1.–Jardueraren interes publikoa edo gizarte-onura: 1 eta 5 puntu artean baloratuko da.

2.–Tebas-Muru Artederreta udalerrian erroldatuta dauden pertsona kopuruaren ehunekoa edo proportzioa erakunde eskatzaileko kide guztiekiko: 1 eta 5 puntu artean baloratuko da.

3.–Egin beharreko jardueraren sormen maila: 1 eta 5 puntu artean baloratuko da.

Lokalaren erabilera adjudikatu ondoren, dagokion lagapen-dokumentua (hitzarmena) sinatuko dute Kontzejuak eta erabiltzaileak, eta bertan zehaztuko dira lagapen hori arautuko duten baldintzak, betebeharrak eta araudia, oinarri hauen arabera.

–Erabiltzaileen betebeharrak:

• Ordutegiak:

Lagatako lokala erabiltzeko ordutegia 8:00etatik 22:00etara izanen da, asteko egun guztietan. Salbuespen gisa, erabilera luzatzen ahalko da jarduera edo ekitaldi jakin batzuetarako, baina Kontzejuko lehendakariaren berariazko baimena beharko da.

• Jarduerak:

Lokalaren erakunde lagapen-hartzaileak egiten dituen jarduerek irekita egon beharko dute Tebaseko bizilagun guztientzat, betiere parte-hartzaile guztientzako baldintza orokor komunak betetzen badituzte.

Inola ere ezin da egin jarduera gogaikarririk, osasungaitzik edo hirugarrenen aurrean arriskua sortzen duenik, ezta legearen aurkako jarduerarik ere.

Ezin dute programatu arraza, sexu, erlijio, iritzi, sexu-joera edo beste edozein egoera pertsonal edo sozialengatik inor diskriminatu edo haietara iristea zailtzen duen jarduerarik.

Lokala bakar bakarrik erabiliko da eskaeran aurkeztutako eta lagapena justifikatzen duten jarduerak edo programak garatzeko.

Erakunde lagapen-hartzaileak justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko du urte bakoitzeko abenduaren 15a baino lehen edo, hala badagokio, lagapena amaitu baino hamabost egun natural lehenago. Memoria horretan honako hauek azaldu beharko dira: egindako jarduerak, noiz egin diren, bertaratutakoen kopurua, jardueren emaitzak, etab.

Betebehar horietakoren bat betetzen ez bada, lokala berriz lagatzeko eskubidea gal dezake urte baterako.

• Mantentze-lana:

Erabiltzaileek beren gain hartu beharko dute lagatako lokalaren garbiketa eta osasun-kontserbazioa.

Kontzejuak beti eskatuko du garatzen ari den jardueraren arduradun bat egotea, lokala erabiltzeko baldintza egokietan egoteaz arduratuko dena. Ildo horretan, kasu bakoitzaren arabera, arduratuko da ordutegia betearazteaz, jarduera egin ondoren lokala bildu eta garbitzeaz, argiak, txorrotak eta abar kontrolatzeaz, eta abar.

Lokala garbitzeko eta behar bezala mantentzeko gastuak lagapen-hartzaileak ordainduko ditu.

• Fidantza eta kalteak:

Erabilera laga aurretik, lagapen-hartzaileari ehun euroko fidantza eskatuko zaio. Fidantza hori lagapena amaitzean itzuliko zaio, erabiltzeko lagatako lokala (eta bertako instalazioak) egoera onean daudela egiaztatu ondoren, eta, hala badagokio, egin beharreko konponketen zenbatekoa deskontatuko zaio.

Erabileraren lagapena amaitzean, erabiltzaileak jaso zuen egoera berean utzi beharko ditu lokala (eta instalazioak), eta bere kontura izanen dira horretarako egin beharreko konponketak edo moldaketak.

Lagapen-hartzaileak erantzukizun zibileko aseguru bat sinatu beharko du, lagatako lokalean eta bertan parte hartzen duten pertsonei egin beharreko jarduerak estaltzeko.

Lokalaren lagapen-hartzailea izanen da lokal horretan gertatzen diren kalteen erantzulea, baita lokalaren baliabideena eta instalazioena ere, hirugarrenen aurrean zein Tebasko Kontzejuaren aurrean.

Lagapen-hartzailearen kontura izanen dira lagatako lokala aurreikusitako erabilerarako baldintza egokietan kontserbatzeko beharrezkoak diren obrak, salbu eta obra horien arrazoia Tebasko Kontzejuari egotz dakiokeenean. Lagapen-hartzaileak Kontzejuko Batzarrari jakinarazi beharko dizkio, ahalik eta lasterren, ildo horretan egin beharreko obrak.

2. modalitatea: Behin-behineko erabilera.

–Erabiltzaileak/lagapen-hartzaileak:

Adin nagusiko pertsona fisikoak, Tebasen erroldatuta daudenak.

Adingabeek ere erabiltzen ahalko dituzte lagatako lokalak, baldin eta adinez nagusi batek lagunduta badaude,hura izanen baita haien erantzule.

Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak.

–Erabilera lagatzeko diren lokalak:

Tebasko Kontzejuko batzarrak erabakiko du, eskuragarri dauden lokalen artean, zein erabiliko diren erabilera-modalitate horretarako.

–Eskuragarri dagoen egutegia eta ordutegia:

Lanegunak, honako egun hauek izan ezik:

  • Gabonak eta Aste Santua.
  • Tebasko jaiak (handiak zein txikiak).

08:00etatik 20:30ak arte erabiltzen ahalko dira.

–Erabilera lagatzeko prozedura eta erreserbak:

Zehazten den orduan lokal bat erabili ahal izateko, ezinbestekoa izanen da aldez aurretik lokal hori erreserbatzea, eta aurretik egiten duen erabiltzaileak izanen du lehentasuna.

Ordubeteko erreserbak izanen dira, eta behin ordua beteta, lokaletik alde egin beharko da, hurrengo erabiltzaileak hura erabili ahal izateko.

Eskaera kopurua dela edo inguruabar jakinak direla, Kontzejuak erabakiko du jarraian erreserbatu ahalko den ordubete baino gehiago.

Erreserben kudeaketa Tebasko Kontzejuko bulegoetan eginen da, eta bertan, “Erreserbak” taula bat egonen da, erreserbak apuntatzeko.

Erreserbak ezin dira hilabete baino lehenago egin.

Ez dago baimenduta erreserbak eskualdatzea, eta zehatuko da hilabeteko epean erreserba gehiago egiteko eskubidea galtzearekin.

Erabiltzaileak, azkenean, ez badu erreserba erabiltzen uko egitea jakinarazi gabe gutxienez 24 ordu lehenago, behar bezala justifikatutako arrazoi larririk ez badago, ez du erreserba gehiago egiteko eskubiderik izanen hilabete batez.

Erreserbarik gabeko lokalen erabilerak hilabeteko epean erreserbak egiteko eskubidea galtzea ekarriko du.

3.–Bi erabilera modalitateetarako xedapenak:

–Erabilera-lagapenaren izaera.

Erabileraren lagapena doakoa eta esklusiboa edo pribatiboa izanen da.

Lagatako lokalaren erabilera normala edo arrunta izanen da.

Ezin da inolako obra edo instalazio iraunkorrik egin.

–Araudi erregulatzailea:

Honako hauetan ezarritakoa aplikatuko da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluak eta horrekin bat datozenak, eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 92. artikulutik 96.era bitartekoak eta eta horiekin bat datozenak.

Iragarkiaren kodea: L2205472