85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

38E/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita “Generazinema Ekoizpena” izeneko dirulaguntzaren deialdia. DDBN identifikazioa: 619528.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean eskatu du onets daitezela “Generazinema Ekoizpena 2022” laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak, baimen dadila 840.965 euroko gastua eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila foru agindu hau. Kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintza eta betebeharrak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean, bidezkoa da deialdia onestea.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. “Generazinema Ekoizpena 2022” dirulaguntzaren deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2024

336.386,00

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2023

336.386,00

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2022

168.193,00

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko apirilaren 1ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

“Generazinema Ekoizpena 2022-2024” dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak

Zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen arloko jarduera gure kulturaren eta gure ekonomiaren sektore estrategiko bat da. Artearen eta sorkuntzaren adierazpena den aldetik, herrialde baten kultur izaeraren oinarrizko elementua da. Ikusirik aurrerapen teknologikoari, garapen ekonomikoari eta enplegu sorkuntzari, nahiz aniztasun kulturalari egiten dien ekarpena, nahiko arrazoi daude administrazio publikoek sektore hori sustatu eta indartzeko behar diren neurriak har ditzaten.

Dirulaguntzen deialdi hau Espainiako autonomia erkidegoek, nork bere araudiaren arabera, beren sustapen neurriak ezartzeko dituzten eskumenen esparruan kokatzen da, eta estatuko neurriak osatzera dator. Hala, laguntza sail bat ezartzen da ikus-entzunezkoen sektoreak film luzeak eta laburrak ekoitz ditzan, beharrezkotzat jotzen baitira estatuan dinamikoenetako bat den sektorea egoki gara dadin, alde batera utzi gabe egungo gizartean sektore hori garrantzitsuenetako bat bilakatzen ari dela oso azkar. Sustapenerako neurri hauek Generazinema Garapena laguntzak osatzen dituzte, eta haien bidez espero da Nafarroako Foru Komunitatea kulturaren eta ekonomiaren aldetik aberasten laguntzea. Gainera, erkidego honek zerga arloko araudian ezarriak dituen zeharkako neurriak ere osatzera datoz.

Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren arabera (haren bidez zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntzen araubide hau salbuetsita dago Europako Batzordeari aurretiazko jakinarazpena egiteko betebeharretik. Orobat, Tratatuaren 3. apartatuaren 107. artikuluarekin bat etorriz, barne merkatuarekin bateragarria da, 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluan eta I. kapituluan ezarritako betekizunak betetzen baititu.

Deialdia honela egituratu da:

I. kapitulua. Xedapen orokorrak.

II. kapitulua. Film luzeak ekoizteko laguntzen berariazko oinarriak (A modalitatea).

III. kapitulua. Film laburrak ekoizteko laguntzen berariazko oinarriak (B modalitatea).

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1.–Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da dirulaguntza batzuk ematea zinema-filmak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko. Proiektu-fasean egon behar dute eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema-aretoetan, dela telebista operadoreen bidez (ohiko kanalak edo Internet) nahiz OTT bidez. Banakako proiektuak izan beharko dute.

Abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hauxe ulertuko da:

a) Zinema-filma: ikus-entzunezko lan oro dela, edozein baliabide edo euskarritan finkatua, sormen-, produkzio-, muntaketa- eta postprodukzio-lana zehaztuta dituena, eta xedetzat duena, lehen-lehenik, zinema-aretoetan erakustea, merkataritza aldetik ustiatzeko. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira edozein motatako gertakarien edo erakustaldien erreprodukzio hutsak direnak.

b) Ikus-entzunezko beste lan batzuk: aurreko a) letrako baldintzak beteta ere, zinema-aretoetan erakusteko helburua ez dutenak direla, jendearengana beste komunikazio bide batzuetatik iritsiko baitira.

Ekoizpen bat proiektu fasean dagoela ulertuko da baldin eta kalifikazio eskaera aurkeztu aurreko edozein fasetan baldin badago.

1.2. Deialdi honetan, bi laguntza modalitate eta lau azpimodalitate daude:

–A modalitatea: film luzeak ekoizteko laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, “film luzea” izanen da 60 minutuko edo hortik gorako iraupena duen zinema-film eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziozkoa izan.

A.1. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: laguntza modalitate honetan, guztira 500.000 eurotik gorako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

A.2. Aurrekontu apaleko film luzeak ekoizteko laguntzak: laguntza modalitate honetan, guztira 500.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

–B modalitatea: film laburrak ekoizteko laguntzak.

Deialdi honen ondorioetarako, “film laburra” izanen da 60 minututik beherako iraupena duen zinema-film eta ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, sorkuntzako dokumentala nahiz animaziozkoa izan.

B.1. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak.

B.2. Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak.

1.3. Gehienez lau proiektutarako laguntza eskatzen ahalko da. Eskatzaileek laguntza-eskaera bat aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko.

Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, puntuaziorik altuena lortzen duten biek soilik jasoko dute dirulaguntza.

1.4. Laguntzen diren proiektuak 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitarte egin beharko dira, bi data horiek barne.

2.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan xedatutako laguntzak jasotzen ahalko dituzte ekoiztetxe independente direnek, ekonomia intereseko taldeak ere barne, baldin eta laguntza hauen xede diren jarduerak garatzen badituzte eta Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4 n) artikuluko definizioari lotzen bazaizkio.

Eskatzailea ekonomia intereseko talde bat bada, taldeko kide den ekoiztetxe independente bat izendatuko du eskabidean, edo bestela, ekonomia intereseko taldeko administraria, hari egin dakion eskatzailearen kaudimen ekonomikoaren eta ibilbidearen balorazioa (17.3 eta 20.3 oinarriak).

2.2. Ekoiztetxe eskatzaileak Espainian eduki beharko du legezko egoitza edo establezimendua eskaera egiteko unean, eta ekoizle gisa inskribatuta egon beharko du Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren Zinema eta Ikus-entzunezkoen Enpresen Erregistroan.

2.3. Aurrekoez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte. Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak eta entitateak.

2.4. Jarduera diruz lagungarria elkarrekin egin behar baldin badute onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona juridiko batek baino gehiagok, onuradun izaera lortzeko, enpresa elkarte bat eratu beharko dute. Enpresa elkarte horrek, jardun ahal izateko, entitate ordezkari bat hautatuko du, zeina kide guztien izenean arituko baita eta haiek ordezkatzeko ahalmena ere izanen baitu, bai laguntza-eskaera eta egiaztagiriak aurkezteari begira, dirulaguntza ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeari begira eta justifikazioa egiteari begira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Enpresen talde hori eratzeko, akordiorako eredu normalizatua erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean eskura egonen dena (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022). Laguntza-eskaeran, berariaz adierazi beharko da zein konpromiso hartzen dituen elkarteko kide bakoitzak, bai eta haietako bakoitzari dagokion dirulaguntza zatia ere, kide guztiek izanen baitute onuradun izaera.

Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan dirua itzultzeko eta arau-hauste kasuetarako ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartuko duen ekoiztetxea izendatu beharko da elkarteko produktore-kudeatzaile. Ekoiztetxe batek baino gehiagok hartzen badute beren gain gastuaren exekuzioaren konpromisoa, beren arteko bat aukeratu beharko dute produktore-kudeatzailea izan dadin.

Gainera, koprodukzio enpresa bakoitzak obraren titulartasun osoaren gainean daukan ehunekoa zein den adierazi beharko da. Ehuneko horiek aldatzen ahalko dira, obraren kalifikazio eskaera aurkeztu baino lehen, betiere.

2.5. Era berean, laguntza eskatzen dutenak ekoitzitako ikus-entzunezko lanen jabetza-eskubideen titular izan beharko dira, lan horiek ustiatu eta merkaturatzeko beharrezkoak diren heinean, alde batera utzita jabetza intelektualari buruzko legedian xedatutakoa halako eskubideak erabili eta eskualdatzearen gainean. Ulertuko da baldintza hori betetzen dela lanaren gaineko eskubideen titulartasuna koproduktore guztien artean banatuta baldin badago. Titulartasun hori hiru urtez mantendu beharko da gutxienez, lanaren kalifikazioa egiten denetik aurrera.

2.6. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

a) Toki-erakundeak, beren erakunde autonomoak eta Nafarroako Foru Komunitateko toki-erakundeek partaidetza nagusia duten enpresa-erakunde publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2022ko aurrekontuetan partida izenduna duten erakundeak.

c) Ikastetxeak edo arte irakaskuntzetako zentroak, eskolak eta/edo akademiak.

d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta erakundeak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

3.–Aurrekontu-kontsignazioa eta laguntzen zenbatekoa.

3.1. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 840.965 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:

–2022ko ekitaldi ekonomikoa: 168.193 euro, 2022rako aurrekontu onartuko partida honen kargura: A20002 A2500 4709 334102, “GENERAZINEMA: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak”.

–2023ko ekitaldi ekonomikoa: 336.386 euro, 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren partida honen kargura: A20002 A2500 4709 334102, “GENERAZINEMA: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak”, edo 2023ko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, kreditu egokirik eta behar bestekorik bada.

–2024ko ekitaldi ekonomikoa: 336.386 euro, 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren partida honen kargura: A20002 A2500 4709 334102, “GENERAZINEMA: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak”, edo 2024ko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, kreditu egokirik eta behar bestekorik bada.

Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:

–A) modalitatea Film luzeak ekoizteko laguntzak: 700.000 euro.

A.1 modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: 480.000 euro.

A.2 modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: 220.000 euro.

• 2022ko ekitaldi ekonomikoa: 140.000 euro.

• 2023ko ekitaldi ekonomikoa: 280.000 euro.

• 2024ko ekitaldi ekonomikoa: 280.000 euro.

–B) modalitatea Film laburrak ekoizteko laguntzak: 140.965 euro.

B.1 modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak: 50.000 euro.

B.2 modalitatea. Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak: 90.965 euro.

• 2022ko ekitaldi ekonomikoa: 28.193 euro.

• 2023ko ekitaldi ekonomikoa: 56.386 euro.

• 2024ko ekitaldi ekonomikoa: 56.386 euro.

3.2. Laguntzek ez dute inola ere gaindituko onetsitako aurrekontuaren %50. Proiektu bakoitzeko laguntzak ez dira diru kopuru hauetatik gorakoak izanen:

A.1 modalitatea. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: 100.000 euro.

A.2 modalitatea. Aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak: 60.000 euro.

B.1 modalitatea. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak: 25.000 euro.

B.2 modalitatea. Animaziozko film laburrak ekoizteko laguntzak: 40.000 euro.

3.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, ekoiztetxe eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta bestetik, Balorazio Batzordearen ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

3.4. A eta B modalitateetan sobera gelditzen den diru guztia beste modalitateen partidak handitzeko erabiliko da, irizpide honen arabera:

–A.1 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero B.1 eta B.2 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–A.2 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, A.1 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero B.1 eta B.2 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–B.1 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, B.2 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.2 eta A.1 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

–B.2 modalitatean sobera gelditzen den dirua, lehendabizi, B.1 modalitateko diru kopurua handitzeko erabiliko da (eta gero A.2 eta A.1 modalitateak handitzeko, ordena horretan).

3.5. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaera-orrian azaltzen dena baino txikiagoa denean, ekoiztetxe onuradunari eskatuko zaio eskaera berregin dezala, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan ematen ahal zaion dirulaguntzara. Nolanahi ere, eskaera berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Balorazio Batzordeak eskaera berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.

3.6. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egiten ahalko da dirulaguntza jasotzen ez duten onuradunentzat, lortutako puntuazioaren arabera.

3.7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan xedatua aplikatuz, “Generazinema Ekoizpena 2021-2022” deialdiko onuradunetako batek uko egiten badio laguntzari, eta horren ondorioz deialdi hau dela-eta 2022ko ekitaldirako ezarritako betekizunen bat askatzen bada, kopuru gehigarri bat erabiltzen ahalko da, askatutakoaren zenbateko bera duena, 100.000 eurora bitarte gehienez ere. Diru kopuru gehigarri hori erabiliko da proiektu hauek finantzatzeko: kudeaketa organoak eta Balorazio Batzordeak egindako balorazioaren eta banaketa proposamenaren ondoren, ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditu bai baina onuradun gertatu ez diren proiektuak, nahikoa aurrekonturik ez egoteagatik. Ordena honi jarraikiz emanen zaie diru kopuru gehigarria proiektuei:

a) A.1 modalitatea.

b) A.2 modalitatea.

c) B.1 modalitatea.

d) B.2 modalitatea.

Kopuru gehigarria eraginkor bihurtzeko baldintza izanen da Kultura eta Kirol Departamentuak kreditu gehigarrirako baimena ematea, eta baimen hori deialdiaren baldintza berberetan argitaratzea.

Kreditu gehigarria laguntzak emateko deialdia ebatzi aurretik onetsi eta argitaratu beharko da.

Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4.–Tramitazio eta ebaluazio organoak.

4.1. Eskaerak tramitatzeko ardura duen organoa Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atala da. Norgehiagokako araubidearen bidez eginen da deialdia.

4.2. Aipatutako organo kudeatzaileak eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak izendatutako Balorazio Batzorde batek baloratuko dituzte eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Batzordekideak: zinemagintzaren eta ikus-entzunezkoen arloko 2 aditu (batek Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kide izan behar du); Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiko Lehiakortasunaren Zerbitzuko teknikari bat; eta Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko burua, edo, hori izan ezean, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.

c) Idazkaria: Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko pertsona bat, edo, bestela, Kultur Ekintza Zerbitzuko pertsona bat.

4.3. Balorazio Batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko da, tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022).

5.–Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

5.1. Eskaerak onartzeko epea ixten den unean proiektu fasea bukatua duten lanek ezin izanen dute laguntzarik jaso, 1.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

5.2. Deialdi honen 2. oinarrian adierazitako baldintza orokorrez gainera, aurkezten diren proiektuek baldintza hauetako bi gutxienez bete beharko dituzte:

a) Film luzearen zuzendaritzaz arduratzen dena Nafarroakoa izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik. Zuzendaritza baterakoa bada, nahikoa izanen da pertsonetako batek baldintza hori betetzea.

b) Ekoiztetxearen kontura onartutako aurrekontuaren %40, gutxienez, Nafarroan egin beharreko gastuekin bat etortzea. Horretarako, hau da, ekoiztetxearen gastuak Nafarroan egindako gastutzat jo ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezarritako irizpideei jarraikiko zaie, hala ezartzen baitu Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduak. Foru agindu horren bidez, baldintzak eta betekizunak garatu ziren kenkaria aplikatzeko ekoizpen zinematografikoetan eta ikus-entzunezko sailetan egindako inbertsioengatik. Kenkari hori arautua dago Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluan.

c) Ekoiztetxeak egoitza fiskala Nafarroan izatea proiektuaren ekoizpen-prozesu osoan, harik eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo erakunde eskudunak proiektua kalifikatu arte.

5.3. Nafarroako panorama artistiko, kultural edo ekonomikoan interes bereziko eragina duten proiektuak onartzen ahalko ditu Balorazio Batzordeak, edo interes bereziko lotura dutenak Nafarroako errealitate kultural, artistiko eta sozialarekin, baldin eta aurreko oinarrian adierazitako baldintzak betetzen badituzte. Hori baloratzeko, idazki arrazoitua aurkeztu beharko da, klausula hau aplikatzeko zer inguruabar dauden azaltzen duena.

5.4. Aurreko oinarrietan adierazitako baldintzak betetzeaz gainera, frogatu beharko da proiektuaren kostu guztia estaltzeko behar den finantzaketaren %20 edo gehiago bermatuta dagoela.

5.5. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, eskatzaileak espainiar produkzioaren %20ko partaidetza eduki beharko du, gutxienez.

5.6. Koprodukzio batean, baldin eta ekoiztetxe batek baino gehiagok betetzen badituzte 2.2 oinarrian ezarritako baldintzak eta proiektuak 5.2 oinarrian eskatutakoa betetzen badu, horiek laguntzen onuradun izaten ahalko dira gastua exekutatzen badute, eta exekutatzen duten gastuaren ehunekoaren arabera jasoko dute laguntza. Horretarako, enpresa elkarte eratu beharko dute, deialdi honetako 2.4 oinarrian adierazitakoarekin bat etorriz.

Onuradunari dagokio (edo, kasua bada, proiektuaren produktore-kudeatzaileari) jasotako laguntza justifikatzeko oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzea, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/205 Foru Legean bildutako gainerako betebeharrak ere, hitzemandako jarduera diruz lagunduei dagokienez.

6.–Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

6.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

6.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskabideak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskaera geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Aurrez aurre aurkezten bada, dokumentazioa (eskabidearekin batera) euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da (USB memoria), tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022).

6.3. Eskabidearekin batera (I.A eranskinean aurreikusitako ereduaren araberakoa izanen da), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

6.3.1. Dokumentazio orokorra:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera:

–1. atala (enpresa-jarduerak): 961. taldea.

–3. atala (jarduera artistikoak): 011. multzoa.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estatutuak eta eskriturak, eta egiaztagiri bat, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan zinema-filmen ekoizpenari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

c) Ekonomia intereseko talde bat izanez gero, taldearen eraketaren eskritura, eta egiaztagiri bat, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan zinema-filmen ekoizpenari dagokion epigrafean, 1. atalean (961. multzoa), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

d) Egiaztagiri bat, dioena enpresa legez ezarrita dagoela Espainian eta ekoizle gisa inskribatuta dagoela Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren Zinema eta Ikus-entzunezkoen Enpresen Erregistroan.

e) 5.2 oinarriaren c) letran adierazitako baldintza betez gero: Dokumentu bidezko justifikazioa, adierazten duena ekoiztetxe eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala.

f) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektuaren eskaera aurkeztu beharko da Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zuzendaritza Nagusian, bai eta koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia bat ere, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.

–Koprodukzio nazionaletan, koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak obra gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna. Kontratu hori fede-emaile publiko baten aurrean sinatuko da, eskatzailea onuraduna bada.

g) 5.6 oinarriari helduz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan aipatzen den elkartea eratzeko akordioa, proiektuaren ekoiztetxe guztiek sinatua, non identifikatuko baita haien ordezkari arituko den produktore-kudeatzailea, enpresa bakoitzak ehuneko zenbateko titulartasuna duen proiektuan eta enpresa bakoitzak proiektua gauzatzeko bere gain hartzen dituen konpromisoak; hori guztia behar beste xehatua, enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen zenbatekoak identifikatu ahal izateko. Hori III. eranskinaren bidez (Enpresa elkarteen inprimakia) aurkeztuko da (Nafarroako Gobernuaren web atarian deskargatzen ahal da: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022).

6.3.2. Agiri berariazkoak:

a) I. eranskina (Animaziozko ikus-entzunezko obra edo fikziozko ikus-entzunezko obra edo dokumentala, kasuaren arabera); laguntzaren xede den proiektuaren informazio ekonomikoa, EXCEL formatuan; eta I.A eta I.B eranskinak.

Formatu berean aurkeztu beharko da.

Fitxategian sartu beharreko edukiak, fitxen arabera:

AURREKONTUA, GUZTIRA: Proiektuaren aurrekontu osoaren zenbatekoa jasoko du.

GASTUA ESPAINIAN izeneko zutabean, ekoiztetxeari dagozkionak sartuko dira, eta GASTUA NAFARROAN izeneko zutabean, berriz, Nafarroan egindakoen zatia, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduaren arabera.

Koprodukzioen kasuan, IKUS-ENTZUNEZKO OBRAREN AURREKONTUA, GUZTIRA izeneko zutabean, ikus-entzunezko obraren guztizko gastuak, parte hartzen duten koproduktore guztien gastuak batzearen ondoriozkoak.

01ETIK 12RAKO KAPITULUAK: Fitxa horiek betetzeko, 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitarteko aurrekontu-gastuak eta 7. oinarrian gastu diruz lagungarri gisa aipatzen diren kontzeptuetakoak bakarrik sartu beharko dira, kontuan hartu gabe 7.1. a), h), i) eta n) oinarrietan adierazitako portzentaje-mugak.

BERMATUTAKO FINANTZAKETA. Proiektu bererako eskatutako eta jasotako laguntzen eta horien zenbatekoaren aitorpena jasoko du, baita kenkari fiskalak eta proiektuaren finantzaketa bermatua eta horren zenbatekoa ere.

Dokumentazioa aurkeztu beharko da, egiaztatzen duena ikus-entzunezko obrak baduela, gutxienez, 5.4 oinarrian ezartzen den kostu osoa estaltzeko behar den finantzaketaren ehunekoa.

Egiaztapen hori fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF formatuan.

Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertitzaile pribatuen ekarpenei buruzko ziurtagiriak; eskabidea aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.

Koprodukzioaren kasuan, kontzeptu berberak jasoko dira, baina koproduktore guztienak.

DIRUZ LAGUNGARRIA DEN ALDIAREN AURREKONTUA: Fitxa honen edukia bere kabuz betetzen da aurreko fitxetan adierazitako eta kontsignatutako gastuetatik abiatuta, eta kapituluka laburbiltzen ditu diruz lagungarria den aldiaren gastuak.

DIRUZ LAGUNGARRIA DEN ALDIAREN AURREKONTUA URTEKA: Eskatzaileak fitxa honetan idatzi behar du diruz lagungarria den aldiko aurrekontuaren gastuen banaketa, urteka.

ONARTUTAKO AURREKONTUA: Emandako informaziotik abiatuta, onartutako aurrekontutzat hartzen ahal den zenbatekoaren eta Nafarroan egindako gastuaren ehunekoaren kalkulu automatikoa egiten da. Organo kudeatzaileak azterketa teknikoa egin ondoren berretsiko da.

I.A eranskina (Eskabidea): Eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

I.B eranskina (Nafarroan egindako gastuari buruzko erantzukizunpeko adierazpena): Eranskin hau, gainera, PDF formatuan aurkeztu beharko da, 5.2 oinarriaren b) letran adierazitako baldintza betetzen bada.

b) II. eranskina (Informazio teknikoa), EXCEL formatuan. Bertan, proiektuaren informazio teknikoaz gain, II.A., II.B., II.C. eta II.D. eranskinak jasotzen dira.

Fitxategian sartu beharreko edukiak, fitxen arabera:

II.A eranskina (Proiektua azaltzeko memoria), jasoko duena proiektua ekoizteko aurreikusita dauden ekintza guztien deskribapen zehatza. Orobat, honako hauek gutxienez jaso beharko ditu: proiektua noiz hasi eta amaituko den adierazten duen egutegi bat; lanerako plan bat, filmazio-denbora eta lokalizazioak adierazita, eta, azkenik, deialdi honetako 17.3, 17.4 eta 20.3 oinarrietan ezarritako balorazio irizpideak betetzeari buruzko informazioa.

Eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

II.B eranskina. (Fitxa tekniko-artistikoa). Dokumentu hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

II.C eranskina (Kalifikazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena), zeinaren bidez adierazten baita ez dela eskatu nahitaezko kalifikaziorik proiekturako. Dokumentu hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

c) Produkzioaren eta zuzendaritzaren memoria. Formatu librean aurkezten ahalko dira, garrantzitsutzat jotzen diren edukiekin.

d) Gidoi osoa (fikziozko eta animaziozko lanen kasuan); tratamendu zabala (dokumentalaren kasuan) eta filmaren sinopsia.

e) Kontratua, non honako hauek egiaztatuko baitira zalantzarik gabe: gidoiaren gaineko eskubideen lagapena ekoiztetxeari, ideia originalaren kontzeptuari dagokion kontraprestazioaren zenbatekoa eta, halakorik bada, lanaren gaineko aukera-eskubideen lagapena.

f) Laguntzaren xede den proiektuan gastua egiten duten enpresekin lotutako enpresen zerrenda, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluko lotura irizpideari, IV. eranskinean (Lotutako enpresen inprimakia), Nafarroako Gobernuaren web ataritik deskargatzen ahal den eredu ofizialean (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022).

g) 5.2 oinarriaren a) letran adierazitako baldintza betez gero: Film luzearen zuzendaritzaz arduratzen den pertsonaren NANa edo erroldatze-ziurtagiria.

h) 5.2 oinarriaren b) letran adierazitako baldintza betez gero: Nafarroan eginen den gastua (guztizko gastuaren gaineko ehunekoa) zehazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

i) 5.3 oinarrian ezarritakoa betez gero, eskabidea eta zioen azalpena.

j) Eskabidea telematika bidez bidaltzen ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala.

Deialdi honetan aipatzen diren eranskin eta inprimaki guztiak Nafarroako Gobernuaren web atarian eskuratzen ahal dira, tramiteen atalean (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022).

6.4. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren orain arteko beste deialdi batzuetan parte hartu duten pertsona eta entitate eskatzaileak ez daude behartuta, aldaketaren bat ez badago bederen, 6.3.1 oinarriaren a), b), c) eta d) apartatuetako agiriak aurkeztera (ekonomia-jardueren gaineko zergaren ziurtagiria eta erroldatze-ziurtagiria izan ezik). Kasu horretan, dokumentazio hori zein espedientetan aurkitzen den adierazi beharko dute.

6.5. Baldin dirulaguntzaren eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, berak adierazitako helbide elektronikoaren bidez, hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, ebazpena eman ondoren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

7.–Gastu diruz lagungarriak.

7.1. Gastu diruz lagungarritzat joko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak, 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean benetan egin eta ordaindu direnak, eta deialdiaren oinarrietan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak. Gastu diruz lagungarrien eskuratze-kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Ekoiztetxeak egindako gastu hauek izanen dira diruz lagungarriak:

a) Kostutzat hartuko da pertsona fisikoek egindako ekoizpen exekutiboa, edo pertsona juridikoek egindakoa, baldin eta azken horiek ekoizpen exekutiboa badute sozietatearen berariazko helburutzat, beste batzuk alde batera utzi gabe.

Baldin ekoiztetxearen eta ekoizle exekutiboaren artean merkataritza harremana badago, kontratuarekin batera dagokion faktura aurkeztu beharko da; eta, harremana lanekoa bada, kontratuarekin batera dagokion nomina aurkeztu beharko da, non berariaz adieraziko baita Gizarte Segurantzaren araubide orokorra.

Ekoizpen exekutiboaren kontratuaren xedea generikoa denean ekoiztetxeak egiten dituen ikus-entzunezko hainbat obretarako, haren kostua hainbanatuko da obra bakoitzean duen benetako partaidetzaren arabera.

Nolanahi ere, ekoizpen exekutiboaren ordainsariak ezin izanen du muga hauetatik handiena gainditu:

–Filma egiteko kostuaren %10.

–100.000 euro.

b) Langileen kostutzat hartuko da ekoiztetxearen plantillako langileen kostua, baldin eta kontratu espezifikoa badute ikus-entzunezko obra ekoizteko, eta langile teknikoen gastutzat hartuko da.

Berariazko lan-kontratua ekoiztetxearen ikus-entzunezko hainbat obratan parte hartzeko sinatu bada, lan horietako bakoitzean benetan duen partaidetzaren arabera hainbanatuko da haren kostua.

Ekoiztetxearen plantillako langileek berariazko kontraturik gabe egiten badituzte ekoizpen exekutiboaren eginkizunak, gastu orokorrei egotziko zaie haien ordainsaria, hainbanatzeko adierazi diren baldintza berberekin.

Ekoiztetxearen langileek ez badute laguntzaren xedeko ikus-entzunezko obrarako berariazko lan kontraturik, gastu orokorrei egotziko zaie haien gastua.

c) Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak, hala nola ekipamendu eta baliabide materialen alokairuak eta baliabide profesionalen kontratazioa.

Atal honetan sartzen dira kontziliazioari eta jasangarritasunari lotutako gastuak, hirugarrenei kontratatutakoak. Zehazki:

–Hirugarrenei kontratatutako kontziliazio- eta jasangarritasun-planekin lotutako gastuak.

–Jasangarritasunaren arloko prestakuntza-jarduerak;

–Erakunde aitortuek jasangarritasun-ziurtagiriak lortzea;

–Ekologiko gisa ziurtatutako mezularitza-zerbitzuen hornitzaileak kontratatzea;

–Edukiontziak eta garbiguneak instalatzea, birziklapena eta berrerabilpena errazteko;

–Jarduera diruz lagungarriak ingurumenean duen inpaktua konpentsatzeko ekintzak egitea.

d) Filmaketa epearen barruan filmaketarekin lotura zuzena duten lokaletan edo instalazioetan egindako hornidura gastuak, hala nola urari, gasari edo elektrizitateari dagozkionak, baldin eta dagozkion kontratuak aurkezten badira lotura hori justifikatzeko.

Gastu horiek ekoiztetxearen egoitza sozialean egiten direnean, eta egoitza hori ez denean filmaketarekin zuzenean lotutako lokala, gastu orokorrei egotziko zaizkie.

e) Zerga ondorioetarako kengarria den amortizazio kostua, ikus-entzunezko lana egitean ekoiztetxearen jabetzako ekipamenduak eta material teknikoa erabiltzen den denborari dagokiona.

f) Ikus-entzunezko lana filmatzean sortutako jatetxe zerbitzuei, ostalaritzakoei, bidaia eta joan-etorriei dagozkien gastuak. Filmaketa hasi aurretik eta amaitu ondoren, gastu horiek gastu orokorrei egotziko zaizkie.

–Jatetxe zerbitzuei dagozkien gastuetarako, 40 euroko gehieneko balioa aplikatuko da pertsonako eta eguneko (bazkarietarako eta afarietarako soilik). Fakturen zerrendan, gastua zenbat pertsonari dagokion adierazi beharko da.

–Joan-etorrietarako, norberaren ibilgailua erabiliz gero, 0,30 euro kilometro eta aparkaleku bakoitzeko. Alokatutako ibilgailu bat erabiltzen bada joan-etorrirako, alokairuaren kostua eta erregaia hartuko dira kontuan.

–Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

–Ostatu zerbitzuetarako, gehienez 75 euro gau bakoitzeko. Horrelako zerbitzuetan, gaua igarotzen duen pertsonaren izena jaso beharko da fakturan.

g) Ikus-entzunezko obra filmatu bitartean sortutako telefono eta Internet gastuak. Filmaketa hasi aurretik eta amaitu ondoren, gastu horiek gastu orokorrei egotziko zaizkie.

h) Gastu orokorren zenbatekoa, ekoizpen kostuaren %10 gehienez ere, aurrekontuan sartuta egon beharko da.

i) Ikus-entzunezko lanaren publizitate eta sustapen gastuak; ekoizpen kostuaren %40, gehienez ere.

j) Ikus-entzunezko lana bukatu ondotik, hura zinema-aretoetan emateko edo haren ustiapen zinematografikorako beharrezkoak diren sistemetara edo euskarrietara egokitzeko gastuak, edo, sailen kasuan, telebistetan edo edukiak streaming bidez ematen dituzten plataformetan ematekoak.

k) Ikus-entzunezko lana zainduko dela bermatzeko behar diren euskarri materialak egiteko gastua. Era berean, kopiak edo beste euskarri batzuk lortzeko gastuak, baldin eta zinema-aretoetan ematekoak badira edo zinematografikoki ustiatzekoak, edo, sailen kasuan, telebistetan edo edukiak streaming bidez eskaintzen dituzten plataformetan ematekoak.

l) Ikus-entzunezko obraren kostua egiaztatzeko auditoretza txosten bereziaren gastuak.

m) Diruz laguntzen den proiektuan lan egiten duten profesionalentzat erosten diren norbera babesteko ekipamenduen (NBE) gastuak, baita deskonfinamenduko baldintzen gaineko bestelako informazio, seinaleztatze edo babes elementuak erostekoak ere, eta higiene eta garbiketa materiala ere bai, aplikatu beharreko araudiak edo osasun arloko agintariek nahitaezkotzat jotzen badituzte.

n) Ikus-entzunezko obraren produkzioa finantzatzeko maileguek sortzen dituzten interesak eta negoziazio gastuak, gehienez ere proiektua egiteko kostuaren %20.

Proiektua egiteko kostutzat hartuko da 7.1. oinarriaren apartatu guztien batura, 7.1. oinarriaren a), h), i), k) eta n) letrena izan ezik.

7.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak, salbu eta dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteko direnak. Kasu horretan, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (114/2017 Foru Dekretua, abenduaren 20koa), baldin eta dirulaguntza ez bada erabili ondasun horiek erosteko.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal badute.

d) Entitateko langileen ordainsarien soberakina, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

e) Diruz lagungarria den jarduerarekin zuzenean lotuta dauden jarduera zehatzekin zerikusirik ez duten elikagaiak, edariak eta antzekoak erosteko gastuak.

f) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak.

g) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.

h) Filmaren koprodukzio enpresen artean egindako fakturazioa.

i) 40.000 eurotik gorako gastuak, film luzeen kasuan, eta 2.000 eurotik gorakoak, film laburren kasuan, ekoiztetxeari lotutako enpresa bakoitzak fakturatuta.

Zenbateko horien berdinak edo txikiagoak, lotutako enpresek fakturatzen dituztenak, kostu gisa zenbatuko dira, baldin eta merkatuko baldintza normaletan egiten badira; hori justifikatzeko, hiru eskaintza aurkeztuko dira, salbu eta, gastuaren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan kasuan kasuko ondasuna hornitzeko edo zerbitzua emateko behar adina entitate ez badago.

Prestazio edo zerbitzu berari dagozkion gastuak ezin izanen dira faktura desberdinetan zatikatu, ezta antzeko objektuekin ondoz ondoko kontratuak egin ere, zenbatekoa murrizteko eta apartatu honetan ezarritakoa betetzea saihesteko.

Lotura dagoela ulertuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan jasotako kasuetan (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).

7.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntzaren onuradunak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

8.–Dirulaguntzak emateko ebazpena.

8.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

8.2. Dirulaguntza hau emateko prozedurako ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko dira. (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022). Gainera, eskabidean adierazitako helbide elektronikoa baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko.

8.3. Berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian ezarritakoari jarraikiz.

8.4. Ustezko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

8.5. Deialdi honi buruzko edozein komunikazio Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez bideratu beharko da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa).

9.–Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna eta konkurrentzia.

9.1. Deialdi honetan aurreikusten den ekarpena bateragarria da helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste erakunde pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

9.2. Dirulaguntzaren zenbatekoa 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 54. artikuluan ikus-entzunezkoentzat aurreikusitako laguntza-araubideari egokitzen zaio, erregelamendu horretan ezartzen baitira barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta:

–Ikus-entzunezko lanak ekoizteko laguntzen intentsitatea ez da diruz lagungarriak diren kostuen %50etik gorakoa izanen (54.6 artikulua).

–Laguntzaren intentsitatea handitzen ahalko da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.3 artikuluan adierazten den bezala:

a) Ehuneko 85, film laburrak direnean.

b) Ehuneko 80, zinema-aretoetan proiektatuz komertzialki ustiatzeko, gehienez ere bi film luze bakarrik edo beste norbaitekin zuzendu dituen zuzendari baten ekoizpenak direnean, haien ekoizpen aurrekontua 1.500.000 eurotik beherakoa bada.

c) Ehuneko 80, osorik euskaraz filmatutako ekoizpenak direnean.

d) Ehuneko 80, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa, organo eskudunak aitortua, duten pertsonek bakarrik zuzendutako ekoizpenak direnean.

e) Ehuneko 75, emakumezko zuzendariek bakarrik egindako ekoizpenak direnean.

f) Ehuneko 75, kultur eta arte balio berezia duten eta ezohiko finantzaketa laguntza behar duten ekoizpenen kasuan.

g) Ehuneko 75, dokumentalak direnean.

h) Ehuneko 75, ekoizpen aurrekontua 2.500.000 eurotik beherakoa duten animazio-lanak direnean.

i) Ehuneko 60, Europar Batasuneko estatu batek baino gehiagok finantzatzen eta Europar Batasuneko estatu bat baino gehiagoko ekoizleen parte-hartzea duten mugaz gaindiko ekoizpenak direnean.

j) Ehuneko 60, Iberoamerikako herrialdeekin egindako nazioarteko koprodukzioak direnean.

9.3. De minimis laguntzak ez dira metatuko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8.5 artikuluaren arabera salbuetsita dauden laguntzekin, diruz lagungarriak diren gastu berberei dagokienez, baldin eta metaketa horrek 9.2 apartatuan ezarritako laguntzaren intentsitatea gainditzen badu.

9.4. Dirulaguntza honekin batera beste erakunde batzuen laguntza edo dirulaguntza bat hartuz gero (horien artean zinemagintzako produkzioetan eta ikus-entzunezko serieetan egindako inbertsioengatiko kenkariak daude, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legean arautu zirenak, eta kultur mezenasgoaren kontzeptu gisa egindako inbertsioengatiko kenkariak, maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 2. artikuluaren definizioaren arabera), zilegi izanen da emandako laguntza aldatzea, jasotzen diren laguntza guztien zenbatekoak aurreko oinarrietan ezarritakoa gainditzen baldin badu.

10.–Onuradunek bete beharrekoak.

10.1. Laguntzaren esleipena jakinarazi ondotik, eskatzaileak nahitaez idatziz adierazi beharko du zenbatekoarekin ados dagoela, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, eta konpromisoa hartuko du diferentzia bere kontura ordaintzeko eta proiektua aurkezpenean azaldu bezala mantentzeko. Epe hori pasatu eta idatziz adostasuna adierazi ezean, laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

10.2. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, interesdunek (pertsona fisikoak izan ezik) gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematika bidez (V. eranskina), eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoarekin (2018ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).

Adierazpena egiteko eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web atariaren tramiteen katalogoaren bidez kontsultatzen, betetzen eta tramitatzen ahalko da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022).

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

10.3. Nazioarteko koprodukzioen kasuan, onuradunek Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak proiektua onesteko emandako ebazpena aurkeztu beharko dute dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, baldin eta eskaera egiterakoan aurkeztu ez bazuten.

10.4. Onuradunek, orobat, betebehar hauek dituzte:

a) Deialdi honen bidez diruz laguntzen den programarako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

b) Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin den.

c) Egiaztatzea filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo dagokion administrazio-erakunde eskudunari, 18.3 eta 20.3 oinarrietan adierazitako konturako bigarren ordainketa eskatzen denean.

d) Proiektua aldatzea dakarren edozein gertaeraren berri ematea Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalari, hura gertatu bezain laster, atal horrek aurretik adostasuna eman dezan, baldin eta aldaketak funtsezko aldaketarik eragiten ez badu onetsitako proiektuan. Koprodukzioen kasuan, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalari jakinaraztea eskatzailearen titulartasun kuotan gertatzen den edozein aldaketa, kasuan kasuko akordiotik hasi eta hamabost eguneko epean gehienez.

e) Onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak proiektua gauzatu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak.

f) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea aipatutako atalari. Jakinarazpen hori finantzaketaren berri izan eta berehala egin beharko da (eta, betiere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen), egiaztatzearren betetzen dela laguntzak metatzearen gainean Europar Batasuneko araudiak ezarritakoa, baimentzen diren gehieneko intentsitateei dagokienez.

g) Sortzaile, artista eta teknikariekiko harremanei aplikatu beharreko araudia betetzea (legezkoa eta hitzartua) eta, zehazki, egunean egotea hala langile horiekin nola industria teknikoekin hitzartutako betebeharren ordainketan, Nafarroako Gobernuaren laguntzaren xede izandako filmari dagokionez.

h) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren bitartean.

10.5. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo zuzeneko komunikazio ekintzetan.

10.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Inprimatutako materialen, publizitatearen eta web-orrien kasuan, lankidetza honako esaldi hau txertatuz jakinaraziko da: “Subvenciona/Laguntzailea”, eta, ondoren, Nafarroako Gobernuaren logotipoa. Filmetako kredituen kasuan, hasierako kredituetan adieraziko da, ikusleek argi eta garbi irakurtzeko moduan, eta kartela bakarrean, jardueraren gainerako lankideen aipamenetatik bereizita. Logotipoa erabiltzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web atarian kontsultatzen ahal dira (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala), eta/edo haren Argitalpen Atalaren bidez.

10.7. Onuradunak baimena emanen dio Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari filma erabil dezan bere sustapen jardueretan, Espainiako lurraldearen barruan eta kanpoan, filmaren irudiak eta aurrerapenak erabil ditzan Nafarroako Gobernuaren webgunean zabaltzeko, eta filma Nafarroako Filmotekan erakuts dezan, estreinatu eta urtebete igaro ondoren. Baimen horri dagokionez, produkzio enpresak urtebeteko epea luzatzea eskatzen ahalko du, uste badu epe horrek kalte egiten ahal diola filmaren ustiapenari. Hori baloratzeko, luzatzeko proposamena egiteko zer inguruabar dauden azaltzen duen idazki arrazoitua aurkeztu beharko da.

10.8. Enpresak edo profesionalak konpromisoa hartzen du hizkera edo irudi sexistarik ez erabiltzeko inolako euskarritan, ez publizitatean, ez informazioan. Halaber, zuzenean egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da (horretarako, honako lan hau kontsultatzen ahal da: “Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad”).

11.–Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

11.1. Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira. Horretarako, eskatzaileek VI. eranskina (Mezenasgoaren Erantzukizunpeko Adierazpena) beteko dute.

11.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

11.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek amaierako txosten batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

12.–Laguntza itzultzea.

Pertsona edo entitate onuradunak ez badu behar bezala justifikatzen proiektua gauzatu dela, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

13.–Arau-hausteak eta zehapenak.

13.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

13.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Legearen VI. tituluan ezarritakoa izanen da.

14.–Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

15.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

II. KAPITULUA

Film luzeak ekoizteko laguntzen berariazko oinarriak (A modalitatea)

16.–Laguntzen xedea eta zuzkidura.

Deialdi honen 1.2 oinarrian zehazten diren ekoizpen modalitateak izanen dira film luzeak ekoizteko laguntzen xede. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 700.000 euro emanen dira gehienez, 3.2 oinarrian zehaztutako banaketaren arabera.

17.–Proiektuen balorazioa.

17.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta Balorazio Batzordeak baloratuko dituzte, deialdi honetako 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.

17.2. Balorazio Batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako kasuren bat gertatuz gero.

17.3. Honela eginen da A.1 modalitatearen balorazioa (film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak):

1. fasea: Kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskabideak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarriaren baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko ditu, eta proiektu bakoitzak 53 puntu lortzen ahal ditu gehienez:

a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena: gehienez 12 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak:

–Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2

–Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 3

5

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

3

Ekoiztetxe eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

4

b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: gehienez 10 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak:

–Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 1

–Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 2

4

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean.

2

Eskaeraren xede den proiektuaren zuzendariaren film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

4

Bi kasuetan, ekoiztetxe eskatzaileak II.A eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte animaziozko proiektuen kasuan), eta txarteldegiko datu ofizialak gehitu.

Zuzendari bat baino gehiago badago, horietako baten ibilbidea soilik hartuko da kontuan (ekoiztetxe eskatzaileak adierazi duenarena, hain zuzen).

c) Nafarroan egindako gastua: 10 puntu gehienez; proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%91 eta %100 artean.

10

%81 eta %90 artean

9

%71 eta %80 artean

8

%61 eta %70 artean

7

%51 eta %60 artean

6

%40 eta %50 artean

5

d) Nafarroan kokatutako ekoiztetxea: 2 puntu emanen dira ekoiztetxe eskatzaileak egoitza soziala eta fiskala Nafarroan baditu proiektuaren ekoizpen-prozesu osoan.

e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 8 puntu gehienez. Taula honen arabera esleituko dira:

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%50etik gora

8

%46 eta %50 artean

7

%41 eta %45 artean

6

%36 eta %40 artean

5

%31 eta %35 artean

4

%26 eta %30 artean

3

%21 eta %25 artean

2

f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari baten lehen film luzea

2

Zuzendari baten bigarren film luzea

1

g) Emakumearen partaidetza: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, baldin eta parte-hartzaileek erantzukizun maila bera baldin badute. Zuzendaritzaren, gidoiaren edo ekoizpen exekutiboaren ardura ez bada emakume batena, baina emakumeek beste ardura-postu batzuetan parte hartzen badute, bi puntu emanen dira gehienez, baldin eta ziurtatzen bada aipaturiko ardura-postuen %40ren ardura dutela gutxienez.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Zuzendaria emakumezkoa izatea

3

Gidoilaria emakumezkoa izatea

2

Ekoizle exekutiboa emakumezkoa izatea

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea:

–Aktore protagonistak

–Musika konposizioa (soinu banda)

–Argazki zuzendaria

–Arte zuzendaria

–Muntaketako burua

–Zuzeneko soinuko burua

–Jantzitegiko burua

–Makillaje eta ile-apainketako burua

–Soinu muntaketako zuzendaria

–Nahasketen arduraduna

–Produkzio zuzendaria

–Efektu berezi fisikoen zuzendaria

–Ikusizko efektu berezien zuzendaria

–Animaziozko filmetan: modelazioko burua; storyboard-aren gainbegiralea; animazio-zuzendaria; hondo-gainbegiralea; rigging-aren gainbegiralea; argiztapeneko zuzendaria; render-aren gainbegiralea.

2

h) Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.

EUSKARA

HAZTAPENA

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz

1

Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

1

i) Erakunde eskudun batek aitortuta, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen pertsona bat edo gehiago izatea enpresan lanean edo proiektuan: puntu bat.

j) Proiektuan praktiketako kontratua duen pertsona bat sartzea gutxienez: puntu bat.

Baloratzeko aurkezten diren kontratu guztiek laguntzaren xedeko film luzearen proiektua aipatuko dute nahitaez.

2. fasea: Balorazio Batzordeak alderdi hauek baloratuko ditu eta, hala, 47 puntu emanen ditu gehienez:

a) Gidoiaren kalitatea, orijinaltasuna eta berrikuntza artistikoa (20 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Gidoiaren kalitatea / tratamendua

10 puntu gehienez

Pertsonaiak / lokalizazioak

5 puntu gehienez

Proposamen bisuala

5 puntu gehienez

b) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (27 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Finantzaketa planari egokitzea

6 puntu gehienez

Kontratuak erosketa-eragileekin / banatzaileekin

6 puntu gehienez

Kontratuak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin

6 puntu gehienez

Estatuko koprodukzioa izatea

3 puntu gehienez

Nazioarteko koprodukzioa

3 puntu gehienez

Autonomia erkidegoko, Espainiako edo nazioarteko bestelako laguntzak jasotzea

3 puntu gehienez

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute Balorazio Batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

17.4. Honela eginen da A.2 modalitatearen balorazioa (aurrekontu txikiko film luzeak ekoizteko laguntzak):

1. fasea: Kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskabideak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarriaren baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 43 puntu lortzen ahal ditu gehienez:

a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena: gehienez 8 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak:

–Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2

–Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 3

3

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

3

Ekoiztetxe eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

2

b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: gehienez 5 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak:

–Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 1

–Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 2

2

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean.

2

Eskaeraren xede den proiektuaren zuzendariaren film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

1

Bi kasuetan, ekoiztetxe eskatzaileak II.A eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte animaziozko proiektuen kasuan), eta txarteldegiko datu ofizialak gehitu.

c) Nafarroan egindako gastua: 9 puntu gehienez; proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%80tik gora

9

%71 eta %80 artean

8

%61 eta %70 artean

7

%51 eta %60 artean

6

%40 eta %50 artean

5

d) Nafarroan kokatutako ekoiztetxea: 2 puntu emanen dira ekoiztetxe eskatzaileak egoitza soziala eta fiskala Nafarroan baditu proiektuaren ekoizpen-prozesu osoan.

e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 8 puntu gehienez. Taula honen arabera esleituko dira:

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%50etik gora

8

%46 eta %50 artean

7

%41 eta %45 artean

6

%36 eta %40 artean

5

%31 eta %35 artean

4

%26 eta %30 artean

3

%21 eta %25 artean

2

f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari baten lehen film luzea

2

Zuzendari baten bigarren film luzea

1

g) Emakumearen partaidetza: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, baldin eta parte-hartzaileek erantzukizun maila bera baldin badute. Zuzendaritzaren, gidoiaren edo ekoizpen exekutiboaren ardura ez bada emakume batena, baina emakumeek beste ardura-postu batzuetan parte hartzen badute, bi puntu emanen dira gehienez, baldin eta ziurtatzen bada aipaturiko ardura-postuen %40ren ardura dutela gutxienez.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Zuzendaria emakumezkoa izatea

3

Gidoilaria emakumezkoa izatea

2

Ekoizle exekutiboa emakumezkoa izatea

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea:

–Aktore protagonistak

–Musika konposizioa (soinu banda)

–Argazki zuzendaria

–Arte zuzendaria

–Muntaketako burua

–Zuzeneko soinuko burua

–Jantzitegiko burua

–Makillaje eta ile-apainketako burua

–Soinu muntaketako zuzendaria

–Nahasketen arduraduna

–Produkzio zuzendaria

–Efektu berezi fisikoen zuzendaria

–Ikusizko efektu berezien zuzendaria

–Animaziozko filmetan: modelazioko burua; storyboard-aren gainbegiralea; animazio-zuzendaria; hondo-gainbegiralea; rigging-aren gainbegiralea; argiztapeneko zuzendaria; render-aren gainbegiralea.

2

h) Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.

EUSKARA

HAZTAPENA

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz

1

Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

1

i) Proiektuan praktiketako kontratua duen pertsona bat sartzea gutxienez: 2 puntu gehienez.

PRAKTIKETAKO KONTRATUA

HAZTAPENA

Bi pertsona edo gehiago

2

Pertsona bat

1

Baloratzeko aurkezten diren kontratu guztiek laguntzaren xedeko film luzearen proiektua aipatuko dute nahitaez.

2. fasea: Balorazio Batzordeak alderdi hauek baloratuko ditu eta, hala, 57 puntu emanen ditu gehienez:

a) Proiektuaren kalitatea, orijinaltasuna eta berrikuntza artistikoa (22 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Gidoiaren kalitatea / tratamendua

12 puntu gehienez

Pertsonaiak / lokalizazioak

5 puntu gehienez

Proposamen bisuala

5 puntu gehienez

b) Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea: 5 puntu gehienez.

c) Banaketa eta marketin plana: 5 puntu gehienez.

d) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (25 puntu gehienez). Baremo honen arabera baloratuko da:

PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Proiektua egokitzea aurrekontuari eta finantzaketa planari

8 puntu gehienez

Kontratuak erosketa-eragileekin / banatzaileekin

5 puntu gehienez

Kontratuak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin

3 puntu gehienez

Nazioartean zabaltzeko potentziala

5 puntu gehienez

Autonomia erkidegoko, Espainiako edo nazioarteko bestelako laguntzak jasotzea

4 puntu gehienez

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute Balorazio Batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

17.5. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak eta “onartutako aurrekontua” kontzeptuei buruzko 3.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, eta loteslea izanen den txostena eginen du.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz ekoiztetxe onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematea, ekoiztetxeak eskaera berregin ahal izanen du, 3.5 oinarrian adierazi bezala, balorazio batzordeak eskaera berregina onetsi arte.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskaera aurkeztu duten ekoiztetxeei.

17.6. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak, Balorazio Batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

18.–Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

18.1. Laguntzak hiru zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren %20 arte, 2022an; bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %40 arte, 2023an; eta hirugarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %40 arte, 2024an; ondorengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.

Horretarako, entitateak berariazko eskaera bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, eskatutako dokumentazioarekin batera.

18.2. Lehenbiziko ordainketa (2022):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

18.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %20 gehienez, onuradunak aipatutako ehunekoaren pareko edo hortik gorako gastuak egin dituela justifikatu ondoren. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2022ko urriaren 31 baino lehen, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, VII. eranskineko eredua erabilita (Konturako ordainketaren eskaera). Hemen deskargatzen ahal da: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022.

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

18.2.2. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %20 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2022ko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2022ko urriaren 31rako, egun hori barne, aurrerakina eskatzeko VIII. eranskina aurkeztu beharko da, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.

18.2.3. 2022an egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskaerari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %20 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio bigarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

18.3. Bigarren ordainketa (2023):

Konturako ordainketa:

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %40 gehienez, onuradunak aipatutako ehunekoaren pareko edo hortik gorako gastuak egin dituela justifikatu ondoren. Horretarako, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik.

2022. urtean emandako dirulaguntzaren %20ri dagokion gastua eta ordainketa justifikatu beharko da eta, gainera, 2023ko irailaren 30a arte, hori barne, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, VII. eranskineko eredua erabilita (Konturako ordainketaren eskaera). Hemen deskargatzen ahal da: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022.

Zerrenda horretan adieraziko da noiz ordaindu diren ordaindutako gastuak, hau da, aurreko urtean ordaindutako dirulaguntzaren %20.

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

–Aurreko urtean emandako dirulaguntzaren %20ri dagozkion ordainagiriak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak.

100 eurotik gora egindako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Gastuen eta ordainketen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

–Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola ziurtatzen duen dokumentazioa.

2023an egiten den ordainketa (konturako ordainketaren eskaerari dagokiona) emandako dirulaguntzaren %40 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio hirugarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

18.4. Hirugarren ordainketa (2024):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

18.4.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %40 gehienez, onuradunak aipatutako ehunekoaren pareko edo hortik gorako gastuak egin dituela justifikatu ondoren. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2024ko irailaren 30a baino lehen, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, VII. eranskineko eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.

18.4.2. Ordainketa.

Hirugarren ordainketa, oro har, onartutako dirulaguntzaren %40 izanen da, eta diruz lagundutako jarduera bukatutakoan ordainduko da, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu 2024ko azaroaren 30erako (egun hori barne):

a) Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa bukatu delako jakinarazpena.

b) Naziotasun-ziurtagiria, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo une horretan eskumena duen administrazioak emana.

Ziurtagiria aurkezteko atzerapena eskatzen bada, 18.8 oinarrian jasotzen den bezala, naziotasun-ziurtagiriaren ordez, proiektuak naziotasun-ziurtagiria lortzeko baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da. IX. eranskina erabiliko da (Naziotasunaren erantzukizunpeko adierazpena).

c) Ikus-entzunezko obraren azken kostuaren, jasotako laguntzen (kenkari fiskalak barne) eta finantzaketa-iturrien aitorpena, X. eranskinaren arabera (Film luzeen kostuen eta finantzaketaren adierazpena), Excel formatuan.

Epigrafe honetako f), g) eta h) apartatuetako dokumentuetan zehaztutako datu espezifikoak ere jasoko ditu.

d) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, sarreren salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–, inbertitzaileen ekarpenak, kenkari fiskalak).

e) Auditoretza-txosten bat, honako hauek egiaztatzen dituena:

–Proiektuaren kostu osoa eta emandako eta jasotako laguntzen zenbatekoa.

–Ekoizleen exekuzio-kuotak eta horien titulartasun-kuotak, ekoizpenari dagokionez.

–Eskatzaileak Nafarroan egindako gastuaren ehuneko osoa.

–Gainera, filmaren gastuak berrikustean hautemandako gorabeherak jasotzen dituen txosten bat eginen da, honako hauek jasoko dituena: auditorearen iritzi teknikoa enpresa onuradunak egindako inbertsioei buruz; inbertsio horien balorazio eta kontabilizazio egokia, oro har onartzen diren kontabilitate-printzipioei jarraikiz; eta, orobat, auditorearen berariazko iritzia onuradunak inbertsioa finantzatzeko jasotako iturriei buruz, barne direla onuradunak inbertsioa finantzatzeko jasotako laguntzak eta/edo dirulaguntzak.

Txosten hori Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditoreek egin beharko dute, maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazioko kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen. Edukia bat etorri beharko da oinarri hauetako 7. oinarrian (Gastu diruz lagungarriak) adierazitakoarekin, bai eta maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako irizpideekin ere (irizpide horien arabera zehazten da zer gastu jotzen den Nafarroan egindako gastutzat).

f) Proiektua gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita noraino bete diren proiektuaren alderdiak, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

g) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Filmak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza lanetan, eta zenbat emakume dauden sormen lan artistikoa edo teknikoa egiten.

–Entitate eskatzailean edo diruz lagundutako proiektuan aplikatutako kontziliazio-neurriak.

h) Proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostena, gauzatu izan balitz.

i) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.

j) Ikus-entzunezko lanaren behin betiko bertsioaren kopia berri bat, baldintza on-onetan, zinema-aretoetan estreinatu zen formatu berekoa, Nafarroako Filmategiari emanen zaiona, bai eta produkzioaren kopia bat ere mp4 formatuan edo antzeko batean. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak gaztelaniazko azpitituluak izan beharko ditu.

k) Filma erabili eta banatzeko baimena ematea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroan zinematografia sustatzeko jardueretan betiere, deialdi honetako 10.7 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, XII. eranskinaren arabera (Filma erabili eta banatzeko baimena). Hori Nafarroako Gobernuaren web-orrian dago eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022).

l) Film luzearen emanaldi komertzialak eginen direla bermatzen duen akordio sinatua, edo filma zabaltzen dela egiaztatzen duen proba fede-emaile bat (Nafarroako Filmategian erakusteko akordio bat ez da halakotzat onartuko).

18.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

18.6. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

18.7. Deialdi honetako 5.2.b) oinarrian adierazitako baldintza betetzen ez bada, edo eskabidean adierazitako ehunekoa baino txikiagoa den ehunekoa justifikatzen bada Nafarroan egindako gastuari dagokionez, hori kontuan hartu bada laguntza emateko, emandako laguntza doitzen ahalko da, taula hauen arabera:

a) Nafarroan egindako gastua %40ra iristen ez denean:

NAFARROAN EGINDAKO GASTUAREN AZKEN PORTZENTAJEA

EMANDAKO LAGUNTZA GUTXITZEA

%31 eta %39 artean

% 10

%26 eta %30 artean

% 20

%21 eta %25 artean

%30

%15 eta %20 artean

%40

%15etik behera

%50

b) Nafarroan egindako gastu justifikatua, gutxienez %40, eskabidean adierazitakoa baino txikiagoa denean:

EHUNEKOAK, ESKABIDEAN ADIERAZITAKOAK BAINO TXIKIAGOAK

EMANDAKO LAGUNTZA GUTXITZEA

11-20 puntu gutxiago

%2,5

21-30 puntu gutxiago

%4

31-40 puntu gutxiago

%5,5

41-50 puntu gutxiago

%7

51-60 puntu gutxiago

%9

18.8. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 18.4 oinarriaren b), i), h) eta l) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari.

Ekintza horiek gauzatzeko epeak 2025eko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko dira.

III. KAPITULUA

Film laburrak ekoizteko laguntzen berariazko oinarriak (B modalitatea)

19.–Laguntzaren xedea eta zuzkidura.

Behean zehazten diren ekoizpen modalitateak izanen dira film laburrak ekoizteko laguntza hauen xede. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 140.965 euro emanen dira gehienez, oinarri hauen 3.2 oinarrian zehaztutako banaketaren arabera.

Laguntza hauen ondorioetarako, film laburra izanen da 60 minututik beherako zinema-film edo ikus-entzunezko lan oro, fikziozkoa, dokumentala, esperimentala nahiz animaziozkoa.

Honako hauek dira diruz lagunduko diren film laburren ekoizpen modalitateak:

B.1. Film laburretarako laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak.

B.2. Animaziozko film laburretarako laguntzak.

20.–Proiektuen balorazioa.

20.1. Proiektuak kudeaketa organoak eta Balorazio Batzordeak baloratuko dituzte, deialdi honetako 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.

20.2. Balorazio Batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako kasuren bat gertatuz gero.

20.3. 1. fasea: Kudeaketa organoak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskabideak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarriaren baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 43 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:

a) Enpresa eskatzailearen edo produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena: gehienez 8 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak:

–Espainiar nazionalitatea duten hiru film labur edo gehiago: 2

–Espainiar nazionalitatea duten bi film luze edo gehiago: 3

3

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

3

Ekoiztetxe eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (II.A.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

2

b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea: gehienez 5 puntu. Honako irizpide hauek kontuan hartuta esleituko dira:

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animaziozko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak:

–Espainiar nazionalitateko film labur bat: 1

–Espainiar nazionalitateko film labur bat baino gehiago: 2

2

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animaziozko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, II.A.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean.

3

Eskaera aurkeztu duen ekoiztetxeak II. eranskinean adierazi beharko du azken 7 urteen barruan estreinatutako erreferentziazko filma (animaziozko proiektuen kasuan azken 9 urteetan) eta txarteldegiko datu ofizialak.

c) Nafarroan egindako gastua: 9 puntu gehienez; proiektuaren produkzio fasean Nafarroan eginen diren gastuak, ehunekotan, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%80tik gora

9

%71 eta %80 artean

8

%61 eta %70 artean

7

%51 eta %60 artean

6

%40 eta %50 artean

5

d) Nafarroan kokatutako ekoiztetxea: 2 puntu emanen dira ekoiztetxe eskatzaileak egoitza soziala eta fiskala Nafarroan baditu proiektuaren ekoizpen-prozesu osoan.

e) Finantzaketa lortzea, finantzaketa planetik bete diren konpromisoak: 8 puntu gehienez. Taula honen arabera esleituko dira:

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%50etik gora

8

%46 eta %50 artean

7

%41 eta %45 artean

6

%36 eta %40 artean

5

%31 eta %35 artean

4

%26 eta %30 artean

3

%21 eta %25 artean

2

f) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari baten lehen film luzea

2

Zuzendari baten bigarren film luzea

1

g) Emakumearen partaidetza: 5 puntu gehienez, filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten partaidetzaren arabera banatuko direnak. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, baldin eta parte-hartzaileek erantzukizun maila bera baldin badute. Zuzendaritzaren, gidoiaren edo ekoizpen exekutiboaren ardura ez bada emakume batena, baina emakumeek beste ardura-postu batzuetan parte hartzen badute, bi puntu emanen dira gehienez, baldin eta ziurtatzen bada aipaturiko ardura-postuen %40ren ardura dutela gutxienez.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Zuzendaria emakumezkoa izatea

3

Gidoilaria emakumezkoa izatea

2

Ekoizle exekutiboa emakumezkoa izatea

2

Postu hauetatik %40, gutxienez, emakumeak izatea:

–Aktore protagonistak

–Musika konposizioa (soinu banda)

–Argazki zuzendaria

–Arte zuzendaria

–Muntaketako burua

–Zuzeneko soinuko burua

–Jantzitegiko burua

–Makillaje eta ile-apainketako burua

–Soinu muntaketako zuzendaria

–Nahasketen arduraduna

–Produkzio zuzendaria

–Efektu berezi fisikoen zuzendaria

–Ikusizko efektu berezien zuzendaria

–Animaziozko filmetan: modelazioko burua; storyboard-aren gainbegiralea; animazio-zuzendaria; hondo-gainbegiralea; rigging-aren gainbegiralea; argiztapeneko zuzendaria; render-aren gainbegiralea.

2

h) Euskara erabiltzea proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez.

EUSKARA

HAZTAPENA

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz

1

Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

1

i) Proiektuan praktiketako kontratua duen pertsona bat sartzea gutxienez: puntu bat.

j) Filmaren iraupena 30 minutu bitartekoa bada, iraupen hori barne: puntu bat.

Baloratzeko aurkezten diren kontratu guztiek laguntzaren xedeko film luzearen proiektua aipatuko dute nahitaez.

2. fasea: Balorazio Batzordeak alderdi hauek baloratuko ditu eta, hala, 57 puntu emanen ditu gehienez:

a) Proiektuaren kalitatea, orijinaltasuna eta berrikuntza artistikoa (22 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Gidoiaren kalitatea / tratamendua

12 puntu gehienez

Pertsonaiak / lokalizazioak

5 puntu gehienez

Proposamen bisuala

5 puntu gehienez

b) Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea: 5 puntu gehienez.

c) Banaketa eta marketin plana: 5 puntu gehienez.

d) Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa (25 puntu gehienez). Baremo honen arabera baloratuko da:

PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Proiektua banatzeko kontratuak

2 puntu gehienez

Banaketa eta zabalkunde planaren koherentzia eta egokitasuna

3 puntu gehienez

Nazioartean zabaltzeko potentziala

5 puntu gehienez

Espainian eta nazioartean eskuratu diren laguntzak proiekturako

5 puntu gehienez

Proiektua egokitzea aurrekontuari eta finantzaketa planari

10 puntu gehienez

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute Balorazio Batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuko azalpenak emanez, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

20.4. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskaera bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako guztizko puntuazioaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, 3.2 oinarrian modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugei buruz eta “onartutako aurrekontua” kontzeptuari buruz ezarritakoari jarraikiz, eta loteslea izanen den irizpena emanen du.

Banaketa aurreko paragrafoen arabera egin ondoren, eskatutakoa baino dirulaguntza txikiagoa jasotzen duen ekoiztetxerik badago, ekoiztetxe horrek eskaera berregiten ahalko du, 3.5 oinarrian adierazi bezala, Balorazio Batzordeak berriz egindako eskaerarekiko adostasuna eman arte.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskaera aurkeztu duten ekoiztetxeei.

20.5. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak, Balorazio Batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

21.–Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

21.1. Laguntzak hiru zatitan ordainduko dira: lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren %20 arte, 2022an; bigarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %40 arte, 2023an; eta hirugarren ordainketa, emandako dirulaguntzaren %40 arte, 2024an; ondorengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.

Horretarako, entitateak berariazko eskaera bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, eskatutako dokumentazioarekin batera.

21.2. Lehenbiziko ordainketa (2022):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

21.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %20 gehienez, onuradunak aipatutako ehunekoaren pareko edo hortik gorako gastuak egin dituela justifikatu ondoren. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2022ko urriaren 31 baino lehen, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, VII. eranskineko eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera), zeina hemen deskargatzen ahal baita: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022.

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

21.2.2. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %20 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2022ko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2022ko urriaren 31rako, egun hori barne, aurrerakina eskatzeko VIII. eranskina aurkeztu beharko da, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.

21.2.3. 2022an egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskaerari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %20 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio bigarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

21.3. Bigarren ordainketa (2023):

Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %40 gehienez, onuradunak aipatutako ehunekoaren pareko edo hortik gorako gastuak egin dituela justifikatu ondoren. Horretarako, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik.

2022. urtean emandako dirulaguntzaren %20ri dagokion gastua eta ordainketa justifikatu beharko da eta, gainera, 2023ko irailaren 30a arte, hori barne, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, VII. eranskineko eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera), zeina hemen deskargatzen ahal baita: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022.

Zerrenda horretan adieraziko da noiz ordaindu diren ordaindutako gastuak, hau da, aurreko urtean ordaindutako dirulaguntzaren %20.

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak.

–Aurreko urtean emandako dirulaguntzaren %20ri dagozkion ordainagiriak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak.

100 eurotik gora egindako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Gastuen eta ordainketen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VII. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

–Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa hasi dela jakinarazi zaiola ziurtatzen duen dokumentazioa.

2023an egiten den ordainketa (konturako ordainketaren eskaerari dagokiona) emandako dirulaguntzaren %40 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio hirugarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

21.4. Hirugarren ordainketa (2024):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

24.4.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %40 gehienez, onuradunak aipatutako ehunekoaren pareko edo hortik gorako gastuak egin dituela justifikatu ondoren. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2024ko irailaren 30a baino lehen, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, VII. eranskineko eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskaera), zeina hemen deskargatzen ahal baita: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022.

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.

24.4.2. Ordainketa.

Hirugarren ordainketan, oro har, onartutako dirulaguntzaren %40 ordainduko da, diruz lagundutako jarduera bukatutakoan eta Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta 2024ko urriaren 31rako (data hori barne) frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu:

a) Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuari edo une horretan dagokion administrazio organoari filmaketa bukatu delako jakinarazpena.

b) Naziotasun-ziurtagiria, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak edo une horretan eskumena duen administrazioak emana.

Ziurtagiria aurkezteko atzerapena eskatzen bada, 18.8 oinarrian jasotzen den bezala, naziotasun-ziurtagiriaren ordez, proiektuak naziotasun-ziurtagiria lortzeko baldintzak betetzen dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da. IX. eranskina erabiliko da (Naziotasunaren erantzukizunpeko adierazpena).

c) Adierazpena, ikus-entzunezko obraren azken kostuaren eta jasotako laguntzena (kenkari fiskalak barne), XI. eranskinaren arabera (Kostuen eta finantzaketaren adierazpena), Excel formatuan.

Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:

FAKTUREN ZERRENDA: Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data; hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFK; fakturaren kontzeptua; guztirako zenbatekoa, zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta (kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data. Excel formatuan igorriko da.

Nafarroan egindako gastutzat jotako zenbatekoaren zatia bereizita jasoko da.

Ekitaldi ekonomikoaren arabera bereiziko da.

AMORTIZAZIO-GASTUARI LOTUTAKO FAKTUREN ZERRENDA: Amortizatzeko moduko gastutzat har daitezkeen aktibo guztien fakturen/frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data, hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, guztizko zenbatekoa (zerga-oinarria eta BEZa zehaztuta). Era berean, diruz lagungarria den zenbatekoa eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zenbatekoa zehazteko jarraitutako metodoa adieraziko da.

Ekitaldi ekonomikoaren arabera bereiziko da.

NOMINEN ZERRENDA: Proiektuari lotutako langileen nominen zerrenda zenbakiduna, berariaz adierazita zenbateko gordina, gizarte-segurantza eta PFEZa: Era berean, proiektuari aplikatutako ehunekoa eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zatia adieraziko dira.

Ekitaldi ekonomikoaren arabera bereiziko da.

FINANTZABIDEA: Finantzaketa-iturrien eta emandako laguntzen zerrenda (benetan kobratu diren kontuan hartu gabe).

DATU ESPEZIFIKOAK: Epigrafe honetako f), g) eta h) apartatuetako dokumentuetan zehaztutako datu espezifikoak biltzen dira.

d) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak. Fakturak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatuak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

Proiektuaren gastu diruz lagungarriekin lotutako gastu guztiek (7.1 oinarrian definituak) ordainagiriak beharko dituzte. Egindako gastutzat joko da oinarri hauetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. 100 eurotik gora egindako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Gastuen eta ordainketen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, XI. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

e) Diru-sarreren egiaztagiriak (norberak jarritako funtsak, beste dirulaguntza batzuk, txartel salmentatik ateratako dirua –filma estreinatu bada–, kenkari fiskalak, inbertitzaileen ekarpenak). PDF formatuan aurkeztuko da.

f) Proiektua gauzatzeari buruzko ebaluazio txostena, non adieraziko baita noraino bete diren proiektuaren alderdiak, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

g) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Filmak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza lanetan, eta zenbat emakume dauden sormen lan artistikoa edo teknikoa egiten.

–Entitate eskatzailean edo diruz lagundutako proiektuan aplikatutako kontziliazio-neurriak.

h) Proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostena, gauzatu izan balitz.

i) Argitaratzen diren inprimakien eta publizitateko elementuen 2 ale.

j) Ikus-entzunezko lanaren behin betiko bertsioaren kopia berri bat, baldintza on-onetan, zinema-aretoetan estreinatu zen formatu berekoa, Nafarroako Filmategiari emanen zaiona, bai eta produkzioaren kopia bat ere mp4 formatuan edo antzeko batean. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz ez badago, aurkezten den kopiak gaztelaniazko azpitituluak izan beharko ditu.

k) Filma erabili eta banatzeko baimena ematea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroan zinematografia sustatzeko jardueretan betiere, deialdi honetako 10.7 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, XII. eranskinaren arabera (Filma erabili eta banatzeko baimena). Hori Nafarroako Gobernuaren web-orrian dago eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022).

l) Film laburra emanaldi komertzialetan erakutsiko dela bermatzen duen akordio sinatua, edo horrelako emanaldiak eginen direla egiaztatzeko froga fede-emaile bat. Nafarroako Filmategiarekin sinatutako akordioak ez dira onartuko.

21.5. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

21.6. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak justifikazioko kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I. Txostenen kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II. Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat eginen da. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen.

21.7. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

21.8. Deialdi honetako 5.2.b) oinarrian adierazitako baldintza betetzen ez bada, edo eskabidean adierazitako ehunekoa baino txikiagoa den ehunekoa justifikatzen bada Nafarroan egindako gastuari dagokionez, hori kontuan hartu bada laguntza emateko, emandako laguntza doitzen ahalko da, taula hauen arabera:

m) Nafarroan egindako gastua %40ra iristen ez denean:

NAFARROAN EGINDAKO GASTUAREN AZKEN PORTZENTAJEA

EMANDAKO LAGUNTZA GUTXITZEA

%31 eta %39 artean

% 10

%26 eta %30 artean

% 20

%21 eta %25 artean

%30

%15 eta %20 artean

%40

%15etik behera

%50

n) Nafarroan egindako gastu justifikatua, gutxienez %40, eskabidean adierazitakoa baino txikiagoa denean:

EHUNEKOAK, ESKABIDEAN ADIERAZITAKOAK BAINO TXIKIAGOAK

EMANDAKO LAGUNTZA GUTXITZEA

11-20 puntu gutxiago

%2,5

21-30 puntu gutxiago

%4

31-40 puntu gutxiago

%5,5

41-50 puntu gutxiago

%7

51-60 puntu gutxiago

%9

21.9. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek epea luzatzea eskatzen ahalko dute diruz lagundutako ekintzak bukatu aurretik, baina soil-soilik 21.4 oinarriaren b), g), h) eta j) letretan adierazitako agiriak aurkezteko. Horretarako, eskaera aurkeztu beharko diote deialdia kudeatzen duen organoari.

Ekintza horiek gauzatzeko epeak 2025eko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko dira.

ERANSKINEN ZERRENDA

(https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-produccion-2022)

I. eranskina.–Animaziozko ikus-entzunezko obra edo fikziozkoa edo dokumentala.

I.A eranskina.–Eskabidea.

I.B. eranskina.–Nafarroan egindako gastuari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

II. eranskina.–Informazio teknikoa.

II.A eranskina.–Proiektua azaltzen duen memoria.

II. eranskina. A.1.–Lehen fasea (ekoizpena) baloratzeko irizpideak.

II.B. eranskina.–Fitxa tekniko-artistikoa.

II.C. eranskina.–Kalifikazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

III. eranskina.–Enpresa elkarteen inprimakia.

IV. eranskina.–Lotutako enpresen inprimakia.

V. eranskina.–Gardentasunari buruzko adierazpena.

VII. eranskina.–Mezenasgoaren erantzukizunpeko adierazpena.

VII. eranskina.–Konturako ordainketa eskatzea.

VIII. eranskina.–Aurrerakina eskatzea.

IX. eranskina.–Naziotasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

X. eranskina.–Film luzeen (fikziozkoak edo animaziozkoak edo dokumentalak) kostuen eta finantzaketaren adierazpena.

XI. eranskina.–Film laburren (fikziozkoak edo animaziozkoak edo dokumentalak) kostuen eta finantzaketaren adierazpena.

XII. eranskina.–Filma erabili eta banatzeko baimena.

Iragarkiaren kodea: F2205201