85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Andra Mari Zahar Etxeko prezio publikoen aldaketa, 2022rako. Hasierako onespena

Lesakako Andra Mari Zahar Etxeko Juntak, 2022ko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldian zahar etxean indarrean izanen diren prezio publikoen aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat heldu diren gainerako legeetan xedatuari jarraikiz, espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Lesakan, 2022ko martxoaren 11n.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2205805