85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Ordenantza fiskala, hiri hondakinak bildu, tratatu eta desegiteko tasak arautzen dituena. Indargabetzea

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2022ko martxoaren 4an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen indargabetzea Hiri hondakinak bildu, tratatu eta desegiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Ordenantza hori 2010eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean.

Erabaki hori argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean 30 egun balioduneko aldirako, interesdunek bidezko alegazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeren 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lapoblación-Meanon, 2022ko apirilaren 7an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2205677