85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Kontribuzio berezia, Meanoko El Puerto kalea zolatzeko obrengatik. Hasierako onespena

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2022ko martxoaren 4an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espediente bat, “Meanoko El Puerto kalea zolatzea” obrengatik.

Erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Lapoblación-Meanon, 2022ko apirilaren 7an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2205670