85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

37E/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita “Generazinema Garapena” izeneko dirulaguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 619529

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean eskatu du onets daitezela “Generazinema Garapena 2022” laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak, baimen dadila 150.000,00 euroko gastua eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila foru agindu hau. Kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintza eta betebeharrak, eta ikusirik kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean, bidezkoa da deialdia onestea.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea “Generazinema Garapena 2022” izeneko dirulaguntzen deialdia.

2 Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, zeinak jaso baitira foru agindu honen eranskinean.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontu-kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskabideen arabera:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2023

105.000,00

A20002-A2500-4709-334102: GENERAZINEMA: Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak

2022

45.000,00

4 Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko apirilaren 1ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

“Generazinema Garapena 2022-2023” deialdiaren oinarri arautzaileak

Zinemagintzako eta ikus-entzunezko jarduera gure kulturaren eta gure ekonomiaren sektore estrategiko bat da. Artearen eta sorkuntzaren adierazpena den aldetik, herrialde baten kultur izaeraren oinarrizko elementua da. Ikusirik aurrerapen teknologikoari, garapen ekonomikoari eta enplegu sorkuntzari, nahiz aniztasun kulturalari egiten dien ekarpena, nahiko arrazoi daude administrazio publikoek sektore hori sustatu eta indartzeko behar diren neurriak har ditzaten.

Dirulaguntzen deialdi hau Espainiako autonomia erkidegoek, nork bere araudiaren arabera, beren sustapen neurriak ezartzeko dituzten eskumenen esparruan kokatzen da, eta estatuko neurriak osatzera dator. Hala, laguntza sail bat ezartzen da ikus-entzunezko sektoreak film luzeak eta laburrak produzitu ditzan, beharrezkotzat jotzen baitira estatuan dinamikoenetako bat den sektorea egoki gara dadin, alde batera utzi gabe egungo gizartean sektore hori garrantzitsuenetako bat bilakatzen ari dela oso azkar. Sustapenerako neurri hauek Generazinema Garapena laguntzak osatzen dituzte, eta haien bidez espero da Nafarroako Foru Komunitatea kulturaren eta ekonomiaren aldetik aberasten laguntzea. Gainera, erkidego honek zerga arloko araudian ezarriak dituen zeharkako neurriak ere osatzera datoz.

Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren arabera (haren bidez zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz), laguntzen araubide hau salbuetsita dago Europako Batzordeari aurretiazko jakinarazpena egiteko betebeharretik. Orobat, Tratatuaren 3. apartatuko 107. artikuluarekin bat etorriz, barne merkatuarekin bateragarria da, 651/2014 Erregelamenduaren 54. artikuluan eta I. kapituluan ezarritako betekizunak betetzen baititu.

1.–Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio-eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da laguntzak ematea zinema-filmak eta ikus-entzunezko lanen proiektuak garatzeko. Fikziozkoak, sorkuntzako dokumentalak edo animaziokoak izaten ahal dira, eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema aretoetan, dela telebista operadoreen bidez (ohiko kanalak edo Internet) nahiz OTT bidez. Banakako proiektuak edo sailak izan daitezke.

Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluarekin bat, honako hauek dira:

a) Zinema-filmak: edozein baliabide edo euskarritan finkatutako ikus-entzunezko lan oro, non prestaketa prozesuan zehaztua agertzen baita sormen, produkzio, muntaketa eta postprodukzio lana, eta, lehen-lehenik, zinema-aretoetan erakusteko helburua badu, merkataritza aldetik ustiatzeko. Definizio honetatik kanpo gelditzen dira edozein motatako gertakarien edo erakustaldien erreprodukzio hutsak direnak.

b) Ikus-entzunezko beste lan batzuk: aurreko a) letrako baldintzak beteta ere, zinema-aretoetan erakusteko helburua ez dutenak, ikus-entzuleengana beste komunikazio bide batzuetatik iritsiko baitira.

1.2. Parte hartzen ahalko duten proiektuek, guztira, jarraian adierazten den iraupena edo luzeagoa izan beharko dute:

–60 minutu banakako proiektuak badira.

–20 minutu sailak badira.

“Proiektuaren garapen” moduan ulertuko da ikus-entzunezko ekoizpen baten prestaketa eta diseinua, produkzio fasea bera baino lehenago egiten diren operazioetara bideratua, batez ere honako hauetara: lanaren egile eskubideak eskuratzea, gidoia garatzea, castinga egitea, produkzio plana prestatzeko lanak, dokumentazio lanak eta filmatzeko tokiak bilatzekoak, aurrekontua eta finantzaketa plana prestatzea, marketin eta banaketa plana prestatzea, sustapen materiala prestatzea (inprimatzeko materialak eta bitarteko digitalak, teaserra, trailerra, programa pilotua, webgunea, storyboard-a, concept art-a eta pertsonaiak eta eszenatokiak diseinatzea, modelatzea, eta abar), proiektuaren alderdi teknologikoei lotutako lanak eta lana garatzeko fasean funtsezkotzat jotzen diren beste kontzeptu batzuk.

1.3. Deialdi honetan, bi laguntza modalitate daude:

–A modalitatea: Fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak.

–B modalitatea: Animazio proiektuak garatzeko laguntzak.

1.4. Laguntzen diren proiektuak 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte egin beharko dira, bi horiek barne.

1.5. Proiektu zinematografiko bat garatzeko laguntza emateak ez dakar berekin hurrengo urteetan proiektu hori ekoizteko laguntza eman beharra.

1.6. Gehienez ere bi proiektutarako eskatzen ahalko da laguntza. Kasu horretan, puntuazio altuena lortzen duen proiektuari bakarrik emanen zaio dirulaguntza.

1.7. Ezin izanen da berriro aurkeztu deialdi honen aurreko aldietan dirulaguntza jaso duen proiekturik.

2.–Pertsona edo entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan xedatutako laguntzetarako eskaera egiten ahalko dute Zinemari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4.n) artikuluko definizioaren arabera ekoiztetxe independente direnek, ekonomia intereseko taldeak ere barne, laguntza horien xede diren jarduerak garatzen badituzte, betiere.

Eskatzailea ekonomia intereseko talde bat bada, kaudimen ekonomikoaren eta ibilbidearen balorazioa, 8.3 oinarrian adierazitakoa, eskabide-orrian zehazten den izaera independenteko ekoiztetxeari eginen zaio (adierazitako ekonomia-intereseko taldeko partaide dena).

2.2. Eskabidea egiteko unean ekoiztetxeak Espainian eduki beharko du legezko egoitza edo establezimendua, eta ekoiztetxe moduan inskribatuta egon beharko du ICAAren Zinemagintzako eta Ikus-entzunezko Enpresen Erregistroan.

2.3. Aurrekoez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak eta entitateak.

2.4. Jarduera diruz lagungarria elkarrekin egin behar baldin badute onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona juridiko batek baino gehiagok, onuradun izaera lortzeko, enpresen elkarte bat eratu beharko dute, hautatzen den entitate ordezkariaren bidez jardunen duena elkarteko kide guztien izenean, eta haiek ordezkatzeko ahalmena ere izanen du, bai laguntza eskabidea eta egiaztagiriak aurkezteari begira, dirulaguntza ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeari begira eta justifikazioa egiteari begira.

Enpresen elkartea eratzeko, akordiorako eredu normalizatua erabiliko da (Enpresen elkarteen inprimakia, II. eranskina), Nafarroako Gobernuaren web atarian eskura egonen dena (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-desarrollo-2022). Laguntza-eskaeran, berariaz adierazi beharko da zein konpromiso hartzen dituen elkarteko kide bakoitzak, bai eta haietako bakoitzari dagokion dirulaguntza zatia ere, kide guztiek izanen baitute onuradun izaera.

Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan dirua itzultzeko eta arau-hauste kasuetarako ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duen ekoiztetxea izendatu beharko da elkartearen produktore-kudeatzaile. Ekoiztetxe batek baino gehiagok hartzen badute beren gain gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena, beren arteko bat aukeratu beharko dute produktore-kudeatzailea izan dadin.

Gainera, koprodukzio enpresa bakoitzak obraren titulartasun osoaren gainean daukan portzentajea zein den adierazi beharko da. Ehuneko horiek aldatzen ahalko dira, obraren kalifikazio eskaera aurkeztu baino lehen, betiere.

2.5. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

a) Toki-erakundeak, beren erakunde autonomoak eta Nafarroako Foru Komunitateko toki-erakundeek partaidetza nagusia duten enpresa-erakunde publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2022ko aurrekontuetan partida izenduna duten erakundeak.

c) Ikastetxeak edo arte irakaskuntzetako zentroak, eskolak eta/edo akademiak.

d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta erakundeak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

3.–Aurrekontu-kontsignazioa eta laguntzen zenbatekoa.

3.1. Dirulaguntza hauek finantzatzeko, 150.000 euro bideratuko dira gehienez. Finantzaketarako dirua honela banatuko da urtez urte:

–2022ko ekitaldi ekonomikoa: 45.000 euro, 2022rako onetsitako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: A20002 A2500 4709 334102, “Generazinema: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak”.

–2023ko ekitaldi ekonomikoa: 105.000 euro, 2023rako onetsitako gastu-aurrekontuko partida honen kargura: A20002 A2540 4709 334102, “Generazinema: ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalentzako laguntzak”, edo 2023ko aurrekontuan xede horretarako gaitzen denaren kargura, kreditu egokirik eta behar bestekorik bada.

Modalitateka, aurrekontua honela banatuko da:

–A) modalitatea; fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak: 50.000 euro.

• 2022ko ekitaldi ekonomikoa: 15.000 euro.

• 2023ko ekitaldi ekonomikoa: 35.000 euro.

–B) modalitatea; animazio proiektuak garatzeko laguntzak: 100.000 euro.

• 2022ko ekitaldi ekonomikoa: 30.000 euro.

• 2023ko ekitaldi ekonomikoa: 70.000 euro.

3.2. Laguntzek ez dute inola ere gaindituko onartutako aurrekontu osoaren %60ko muga. Proiektu bakoitzeko laguntzak ez dira diru kopuru hauetatik gorakoak izanen:

–A) modalitatea; fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak: 20.000 euro.

–B) modalitatea; animazio proiektuak garatzeko laguntzak: 40.000 euro.

3.3. Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, ekoiztetxe eskatzaileentzat berreskuratzeko modukoa bada, eta bestetik, balorazio batzordearen ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

3.4. A modalitaterako gordetako kreditua agortzen ez bada, modalitate horretan gelditzen den soberakina B modalitatera igaroko da. B modalitaterako gordetako kreditua agortzen ez bada, modalitate horretan gelditzen den soberakina A modalitatera igaroko da.

3.5. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskabidean azaltzen dena baino txikiagoa denean, ekoiztetxe onuradunari eskatuko zaio eskaera alda dezala, konpromisoak eta baldintzak ematen ahal zaion dirulaguntzara egokitzeko. Nolanahi ere, eskabidea berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Balorazio batzordeak eskabide berregina onetsi ondoren, organo eskudunari igorriko zaio, dokumentazio guztiarekin batera, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan.

3.6. Hasieran esleitutako zenbatekoak askatzen badira, esleipen gehigarri bat egin daiteke dirulaguntza jasotzen ez duten ekoiztetxeentzat, lortutako puntuazioaren arabera.

3.7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan xedatua aplikatuz, “Generazinema Garapena 2021-2022” deialdiko onuradunetako batek uko egiten badio laguntzari, eta horren ondorioz deialdi hau dela-eta 2022ko ekitaldirako ezarritako betekizunen bat askatzen bada, kopuru gehigarri bat erabiltzen ahalko da, askatutakoaren zenbateko bera duena, 100.000 eurora bitarte gehienez ere.

Kopuru gehigarria eraginkor bihurtzeko baldintza izanen da Kultura eta Kirol Departamentuak kreditu gehigarrirako baimena ematea, eta baimen hori deialdiaren baldintza berberetan argitaratzea.

Kreditu gehigarria laguntzak emateko deialdia ebatzi aurretik onetsi eta argitaratu beharko da.

Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

4.–Tramitazio eta ebaluazio organoak.

4.1. Eskabideak tramitatzeko organo kudeatzailea Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atala da. Norgehiagokako araubidearen bidez eginen da deialdia.

4.2. Aipatutako organo kudeatzaileak eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko dituzte eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Zinemagintza eta ikus-entzunezkoen sektoreko 2 aditu (horietatik bat gutxienez, Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kidea izanen da), eta Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko burua, edo, horrek ezin badu, Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko burua.

c) Idazkaria: Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Ataleko pertsona bat, edo, bestela, Kultur Ekintza Zerbitzuko pertsona bat.

4.3. Balorazio batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko da, tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-desarrollo-2022).

5.–Eskaerek eta proiektuek bete beharreko baldintzak.

5.1. Laguntzak ezin izanen dira eskuratu, deialdia egiten denean filmaketa hasita badago.

5.2. Aurkezten diren eskaerek, gutxienez, honako baldintzetako bi bete behar dituzte:

a) Garapen proiektuaren zuzendaria Nafarroakoa izatea edo Nafarroan erroldatuta egotea 2022ko urtarrilaren 1etik. Zuzendariak bat baino gehiago badira, aurreko baldintza bete beharko du gutxienez batek.

b) Ikus-entzunezko lana garatzeko proiektuaren kostu osoaren %40, gutxienez, Nafarroan egin beharreko gastuekin bat etortzea. Horretarako, hau da, ekoiztetxearen gastuak Nafarroan egindako gastutzat jo ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezarritako irizpideei jarraikiko zaie, hala ezartzen baitu Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren maiatzaren 7ko 69/2021 Foru Aginduak. Foru agindu horren bidez, baldintzak eta betekizunak garatu ziren kenkaria aplikatzeko ekoizpen zinematografikoetan eta ikus-entzunezko telesailetan egindako inbertsioengatik. Kenkari hori arautua dago Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 65.1 artikuluan.

c) Ekoiztetxeak helbide fiskala Nafarroan izatea proiektua gauzatzeko prozesu osoan.

5.3. Deialdian aurkezten diren proiektuek frogatu beharko dute badutela filma garatzeko fasearen kostu osoa ordaintzeko behar den finantzaketaren %15 edo gehiago (norberaren funtsak, hirugarrenen ekarpenak, laguntzak, eta abar).

5.4. Laguntza koprodukzio baterako nahi denean, ekoiztetxe eskatzaileak ekoizpen osoaren %20ko partaidetza eduki beharko du, gutxienez. Kasu horretan, ulertuko da aurrekontuko zenbatekoa dela koprodukzioan duen partaidetza.

6.–Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

6.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

6.2. Pertsona juridikoen kasuan, eskabideak nahitaez telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz. Aurrez aurre aurkezten bada, dokumentazioa eskabidearekin batera euskarri elektronikoan (USB memoria) aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazte aldera.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Nafarroako Gobernuaren web atariaren tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-desarrollo-2022).

6.3. Eskabidearekin batera (I.A eranskinean aurreikusitako ereduaren araberakoa izanen da), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

6.3.1. Dokumentazio orokorra:

a) Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa edo erroldatze-ziurtagiria, baita egiaztagiri bat ere, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera:

–1. atala (enpresa-jarduerak): 961 taldea.

–3. atala (jarduera artistikoak): 011 multzoa.

b) Pertsona juridikoa izanez gero, sozietatearen estatutuak eta eskriturak, eta egiaztagiri bat, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan zinema-filmen ekoizpenari dagokion epigrafean, 1. atalean (961 taldea), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

c) Ekonomia-intereseko talde bat izanez gero, taldearen eraketaren eskritura, eta egiaztagiri bat, non frogatuko baita alta emanda dagoela, eskabidea aurkezteko unean, ekonomia-jardueren gaineko zergan zinema-filmen ekoizpenari dagokion epigrafean, 1. atalean (961 taldea), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifak eta jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen arabera.

d) Dokumentazioa, egiaztatuko duena enpresa legez ezarrita dagoela Espainian eta ekoiztetxe moduan inskribatuta dagoela ICAAren Zinemagintzako eta Ikus-entzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan.

e) 5.2 oinarriaren c) letran adierazitako baldintza betez gero: Dokumentu bidezko justifikazioa, adierazten duena ekoiztetxe eskatzaileak Nafarroan duela egoitza fiskala.

6.3.2. Agiri berariazkoak:

a) I. eranskina (Informazio ekonomikoa eta teknikoa), EXCEL formatuan, laguntza eskatu den proiektuaren informazio ekonomikoa eta haren informazio teknikoa jasotzen dituena. Formatu berean aurkeztu beharko da.

Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:

AURREKONTUA, GUZTIRA: Garapen proiektuaren aurrekontu osoaren zenbatekoa jasoko du, eta, koprodukzioa bada, ekoiztetxe eskatzailearen aurrekontua.

Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–Espresuki adieraziko dira ekoizle bakoitzak obra gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.

–Enpresen elkarte baten koprodukzio bat bada, horretarako ezarritako II. eranskina (Enpresa elkarteen inprimakia) aurkeztu beharko da.

Diruz lagungarria den aldiaren aurrekontua: Gastuen eta diru-sarreren aurrekontuan, bakarrik jasoko dira eskatzaileak gauzatuko duen zatiaren zenbatekoak .

Gastu hauek bakarrik sartuko dira: 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarteko aldiari dagozkionak eta 7. oinarrian diruz lagungarritzat jotzen direnak, 7.1.h), m), n) eta o) oinarrietan ezartzen diren portzentaje-mugak kontuan hartu gabe.

Nahitaezkoa da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

Soldata eta gizarte segurantzako gastuak: 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarte ekoiztetxe eskatzaileari dagozkion eta aurrekontuan sartuta dauden soldatapeko langileen gastuak idatziko dira, 7.1.h) eta 7.2.d) oinarrietan adierazitako mugarik gabe.

OHARRAK: Dagozkion argibideak idatziko dira aurrekontuaren e epigrafean (Aurrekontuaren koprodukzioko azokak eta foroak: ostatua, mantenua, joan-etorriak) jasotako zenbatekoak azaltzeko.

Bermatutako finantzaketa. Proiektu bererako eskatutako eta jasotako laguntzen eta horien zenbatekoaren aitorpena jasoko du, baita proiektuaren bermatutako finantzaketa eta horren zenbatekoa ere.

Dokumentazioa aurkeztu beharko da, egiaztatzen duena ikus-entzunezko obrak baduela, gutxienez, 5.3 oinarrian ezartzen den kostu osoa estaltzeko behar den finantzaketaren portzentajea.

Egiaztapen hori fitxategi bakar batean aurkeztuko da, PDF formatuan.

Honako agiri mota hauek erabiltzen ahalko dira: ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak ematen dituzten enpresekin edo zine banaketako enpresekin sinatutako kontratuak; emandako laguntzen gaineko ebazpenak; koprodukzio kontratuak; bankuek edo elkar bermatzeko sozietateek emandako abalak; kontu korrontearen gaineko banku-ziurtagiriak; banku-kredituak; inbertsore pribatuen ekarpenei buruzko ziurtagiriak; eskabidea aurkezten den unera arte egin eta ordaindu diren gastuen zerrenda, fakturekin eta ordainagiriekin batera.

Koprodukzioaren kasuan, kontzeptu berberak jasoko dira, baina koproduktore guztienak.

Onartutako aurrekontua: Emandako informaziotik abiatuta, onartutako aurrekontutzat hartzen ahal den zenbatekoaren eta Nafarroako gastuaren portzentajearen kalkulu automatikoa ateratzen da. Organo kudeatzaileak azterketa teknikoa egin ondoren berretsiko da.

I.A eranskina (Eskabidea). PDF formatuan ere aurkeztu beharko da.

I.B eranskina (Proiektuaren azalpen memoria).Honako hauek jasoko dira: proiektua garatzeko aurreikusitako ekintza guztien deskribapen xehea, proiektuaren hasiera eta amaiera data zehazten dituen egutegia (filmaketa aldia eta lokalizazioak adieraziz), eta deialdi honetako 8. oinarrian ezarritako balorazio irizpideak betetzeari buruzko informazioa.

Aukeran, “Memoriaren material osagarria” izeneko dokumentu bat aurkezten ahalko da. Formatu librean eginen da, eta argazkiak, ilustrazioak eta abar jasoko ditu, bai eta proiektuaren eta eskatzailearen ibilbidearen balorazio artistikoa egiteko garrantzitsutzat jotzen den oro ere.

I.C eranskina (Fitxa tekniko-artistikoa).

I.D. eranskina (Nafarroako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena). Eranskin hau PDF formatuan ere aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik 5.2 oinarriko b) letran adierazitako baldintza betetzen bada.

b) Jarraian adierazitako lau dokumentuetako bat: gidoiaren hasierako bertsioa, sinopsi garatua, tratamenduaren lehen bertsioa edo proposamen sortzailea.

c) Egiaztapena, jabetza intelektualeko eskubideak dituela frogatuko duena, gidoiaren gainean edo aurreko lanen gainean, eta halakorik ezean, egiaztatzea adostuta dituela eskubideak lagatzeko aukeraren eta ondorengo kontratuaren baldintzak.

d) Ekoiztetxe eskatzaileak proiektua koprodukzioan eginez gero:

–Koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, fede-emaile publiko baten aurrean koproduktore guztiek sinatua, non espresuki jasoko baitira ekoizle bakoitzak obra gauzatzeko hartutako konpromisoak eta obraren titulartasuna.

–2.4 oinarriari helduz gero, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan aipatzen den elkartea eratzeko akordioa, Nafarroako Gobernuaren web atarian deskargatzen ahal den inprimakiaren eredu ofizialean. Akordio hori proiektuaren ekoiztetxe guztiek sinatua egon behar du, eta honako hauek zehaztuko dira: haien ordezkari arituko den produktore-kudeatzailea, enpresa bakoitzak titulartasunaren zenbateko portzentajea duen proiektuan eta enpresa bakoitzak proiektua gauzatzeko bere gain hartzen dituen konpromisoak; hori guztia behar beste xehatua, enpresa bakoitzak bere gain hartzen dituen exekuzio zenbatekoak identifikatu ahal izateko.

e) Filmaren zuzendariak ez badu lehenago film luzerik egin, baina bai film laburrak edo telesailak, eginak dituen film labur edo telesail guztien lagin bat.

f) Filmaren zuzendaritzaz, koordinazioaz eta gidoiaz arduratzen diren pertsonekin filma garatzeko lanak egiteko sinatutako akordioak.

g) Proiektuaren garapenean parte hartzen duten arduradun artistikoek sinaturiko erantzukizunpeko adierazpenak eta/edo interes gutunak.

h) 5.2 oinarriaren a) letran adierazitako baldintza betez gero: Film luzearen zuzendariaren NANa edo erroldatze-ziurtagiria.

i) Eskabidea telematika bidez bidaltzen ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala aurkeztu beharko da.

Deialdi honetan aipatutako eranskin eta inprimaki guztiak Nafarroako Gobernuaren web atariko izapideen atalean daude eskuragarri.

6.4. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren orain arteko beste deialdi batzuetan parte hartu duten pertsona eta entitate eskatzaileak ez daude behartuta, aldaketaren bat ez badago bederen, 6.3.1 oinarriko a), b), c) eta d) apartatuetako agiriak aurkeztera (ekonomia-jardueren gaineko zergaren ziurtagiria eta erroldatze-ziurtagiria izan ezik). Kasu horretan, dokumentazio hori zein espedientetan aurkitzen den adierazi beharko dute.

6.5. Dirulaguntza eskaerak identifikazio/akreditazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio, berak adierazitako helbide elektronikoaren bidez, hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, behar den ebazpena eman ondoren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

7.–Gastu diruz lagungarriak.

7.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Lanaren egiletzaren (Script Doctoring) eskubideak eskuratzea.

b) Gidoiaren garapena: idazketa, berridazketa edo egokitzapena, kanpoko aholkularitza, itzulpen lana.

c) Sustapen materiala diseinatzea eta prestatzea: material inprimatua eta digitala, teaserra, trailerra, storyboard-a, webgunea-orria, eta abar.

d) Proiektuaren aurrekontu osoa egitea, marketin eta banaketa plana baita finantzaketa plan integrala ere barne.

e) Koprodukzio foroetara eta azoketara joatea: joan-etorri, mantenu, ostatu eta akreditazio gastuak ondorengoetara mugatuko dira:

–Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpokoak badira; gau bakoitzeko, 75 euro ordainduko dira gehienez. Horrelako zerbitzuetan, gaua igarotzen duen pertsonaren izena jaso beharko da fakturan.

–Mantenu gastuak: otorduetarako (bazkaria eta afaria) eguneko 20 euro ordainduko dira. Fakturen zerrendan, gastua zenbat pertsonari dagokion adierazi beharko da.

–Joan-etorriak: Norberaren ibilgailua erabiliz gero, 0,30 euro kilometro bakoitzeko, eta aparkalekua. Alokatutako ibilgailu bat erabiltzen bada joan-etorrirako, alokairuaren kostua eta erregaia hartuko dira kontuan.

Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

f) Aktoreak hautatzeko lanak eta lokalizazioak bilatzekoak.

g) Dokumentazio lanak eta artxiboetan bilatzekoak, grafikoa (animazioaren kasuetan).

h) Garapena kudeatzeko langileen gastuak. Proiektuari benetan eskainitako denboraren zati proportzionalak programari egotziko zaizkio. Zati horiek proiektuaren deskripzio-memorian adierazi beharko dira, a) apartaturik g) apartatura eta i) apartatutik l) apartatura bitartean jasotako zenbatekoen baturaren %35eko mugarekin.

i) Proiektuari lotutako aholkularitza juridiko eta fiskala: aholkularitza ematea eta kontratuak idaztea, koprodukzio kontratuetan, saldu aurreko kontratuetan, obraren eskubideen gainean eta proiektuan parte hartzen duten profesionalekin sinatzeko kontratuetan, etab.

j) Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko, COVID-19aren pandemiak eragindako osasun krisiaren ondorioz nahitaezkoak diren edo osasun agintaritzak gomendatzen dituen materialak erosteko edo zerbitzuak kontratatzeko gastuak.

k) Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (114/2017 Foru Dekretua, abenduaren 20koa).

l) Garapen proiektua egoki gauzatzeko beharrezkotzat jotzen diren beste gastu batzuk, deialdi honen 1.2 oinarrian ezarritako kontzeptuei lotuak baldin badaude.

Atal honetan sartzen dira kontziliazioari eta jasangarritasunari lotutako kanpoko baliabideak kontratatzearen ondoriozko gastuak. Zehazki:

–Hirugarrenekin kontratatutako kontziliazio eta jasangarritasun planei lotutako gastuak.

–Jasangarritasunaren arloko prestakuntza jarduerak.

–Aitortutako erakundeen jasangarritasun-ziurtagiriak lortzea.

–Ziurtagiri ekologikoa duten mezularitza zerbitzuen hornitzaileak kontratatzea.

–Edukiontziak eta garbiguneak instalatzea, birziklapena eta berrerabilpena errazteko.

–Jarduera diruz lagungarriak ingurumenean duen inpaktua konpentsatzeko ekintzak egitea.

m) Gastu orokorrak, zuzenean proiektuari egozteko modukoak izan ez arren, diruz lagundutako jarduera egiteko beharrezkoak badira. Gastu horiek aurrekontuan sartu beharko dira, eta ezin izanen dute gainditu a) apartatutik g) apartatura eta i) apartatutik l) apartatura bitartean jasotako zenbatekoen baturaren %10.

n) Proiektuaren garapena finantzatzeko maileguek sortzen dituzten finantza-interesak eta negoziazio gastuak, a) apartatutik g) apartatura eta i) apartatutik l) apartatura bitartean jasotako zenbatekoen baturaren %20ko mugarekin.

o) Ekoizpen exekutiboaren ordainsaria, a) apartatutik g) apartatura eta i) apartatutik l) apartatura bitartean jasotako zenbatekoen baturaren %10eko mugarekin.

7.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak, salbu eta dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteko direnak. Kasu horretan, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (114/2017 Foru Dekretua, abenduaren 20koa), baldin eta dirulaguntza ez bada erabili ondasun horiek erosteko.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal badute.

d) Entitateko langileen ordainsarien soberakina, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

e) Diruz lagungarria den jarduerarekin zuzenean lotuta dauden jarduera zehatzekin zerikusirik ez duten elikagaiak, edariak eta antzekoak erosteko gastuak.

f) Proiektuan parte hartzen duten langileen soldaten kapitalizazioak.

g) Laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.

h) Ikus-entzunezko lanaren koprodukzio enpresen artean egindako fakturazioa.

7.3. Koprodukzioen kasuan, dirulaguntza jasotzen duen entitateak egiaz egiten dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

8.–Proiektuen balorazioa.

8.1. Proiektuak organo kudeatzaileak eta balorazio batzordeak baloratuko dituzte, deialdi honetako 4.2 oinarrian ezarritakoaren arabera.

8.2. Balorazio batzordeko kide izateko izendatutako profesionalek abstentzioaren nondik norakoa arrazoitu beharko dute Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako kasuren bat gertatuz gero.

8.3. Honela eginen da balorazio prozesua:

1. fasea: Organo kudeatzaileak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Proiektuak baloratzeko, eskabideak aurkezteko epearen barrenean aurkeztutako dokumentazioa baizik ez da baloratuko, edo, kasua bada, zuzentzeko epean aurkeztutakoa. Soilik onartuko ditu deialdi honen 5. oinarriko baldintzak betetzen dituzten proiektuak.

Gero, honako irizpide hauek baloratuko dira, eta proiektu bakoitzak 45 puntu lortzen ahalko ditu gehienez:

a) Produktore-kudeatzaile gisa aritzen den enpresaren kaudimena (8 puntu gehienez).

KAUDIMENA

HAZTAPENA

Laguntza eskatzen duen enpresak azken 7 urteetan izan duen esperientzia (animazioko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak:

–Hiru film labur edo hiru telesail espainiar edo gehiago (animaziokoak badira, bi edo gehiago): 2

–Bi film luze edo bi telesail espainiar edo gehiago (animaziokoak badira, bat edo gehiago): 3

3

Jaialdietan izandako parte-hartzeak eta lortutako sariak kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, laguntza eskatzen duen enpresak ekoitzia (I.B.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

3

Ekoiztetxe eskatzailearen film baten txarteldegiko datuak (I.B.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

2

b) Proiektuko zuzendariaren ibilbidea (5 puntu gehienez).

IBILBIDEA

HAZTAPENA

Zuzendariaren esperientzia azken 7 urteetan (animazioko proiektuen kasuan, 9 urte). Metatu ezin diren puntuazioak:

–Hiru film labur edo hiru telesail espainiar edo gehiago (animaziokoak badira, bi edo gehiago): 1

–Bi film luze edo bi telesail espainiar edo gehiago (animaziokoak badira, bat edo gehiago): 2

2

Jaialdietan izandako sariak (edo izendapenak) kategoria hauetan: filmik onena / ingelesez ez beste hizkuntza bateko filmik onena / animazioko filmik onena / dokumentalik onena / film laburrik onena, zuzendariak zuzendua; zuzendaririk onenaren kategoria, zuzendari berririk onenaren kategoria, I.B.1 eranskinean aipatutako sariren batean edo jaialdiren batean.

2

Eskabidearen xede den proiektuaren zuzendariaren film baten txarteldegiko datuak (I.B.1 eranskinean ezarritako puntuazioen arabera)

1

Bi kasuetan, ekoiztetxe eskatzaileak I.B eranskinean adierazi beharko du zein den azken 7 urteetan estreinatutako film hori (9 urte animaziozko proiektuen kasuan), eta txarteldegiko datu ofizialak gehitu.

Zuzendaritza baterakoa bada, aintzat hartuko da eskabidea egin duen ekoiztetxeak adierazitako pertsonaren ibilbidea.

Telesailen ekoizpeneko edo zuzendaritzako esperientzia egoki baloratze aldera, ondorengo irizpideak kontuan hartuko dira:

–Telesailtzat hartuko da emankizun multzo batez (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) osaturiko ikus-entzunezko lana, izenburu generikoduna edo gabea, ondoz ondo eta jarraikortasunez emateko helburuz egina, non emankizun bakoitza bakarreko kontakizuna izaten ahal den, edo hurrengo emanaldian jarraipena duena.

–Telesailak 3 kapitulu izan beharko ditu gutxienez, eta denboraldi bakoitzeko gutxienez 90 minutuko iraupena.

–Telesailak izan beharko du telebista edo online gordailu bidez emana.

c) Nafarroan egindako gastua: 8 puntu gehienez; proiektua garatzeko fasean Nafarroan eginen diren gastuak, portzentajean, zenbatekoak diren kontuan hartuta banatuko dira.

NAFARROAN EGINDAKO GASTUA

HAZTAPENA

%91 eta %100 artean.

8

%81 eta %90 artean

7

%71 eta %80 artean

6

%61 eta %70 artean

5

%51 eta %60 artean

4

%40 eta %50 artean

3

d) Nafarroan kokatutako ekoiztetxea: 2 puntu emanen dira ekoiztetxe eskatzaileak egoitza soziala eta fiskala Nafarroan baditu proiektuaren garapen prozesu osoan.

e) Ekoiztetxe eskatzaileak, egoitza soziala eta fiskala Nafarroan izateaz gain, aurrekontu osoaren %100 egikaritzen badu, 2 puntu emanen zaizkio. Aurrekontu osoaren %50 baino gehiago egikaritzen badu %100era iritsi gabe, 1 puntu emanen zaio.

f) Finantzaketa lortzea, garapen faseko finantzaketa planetik bete diren konpromisoak (7 puntu gehienez).

FINANTZAKETA

HAZTAPENA

%40tik gora

7

%36 eta %40 artean

6

%31 eta %35 artean

5

%26 eta %30 artean

4

%21 eta %25 artean

3

%16 eta %20 artean

2

g) Zuzendari berria: 2 puntu gehienez, baldin eta zuzendariaren lehenengo edo bigarren film luzea baldin bada. Honela banatuko dira:

ZUZENDARI BERRIA

HAZTAPENA

Zuzendari baten lehen film luzea

2

Zuzendari baten bigarren film luzea

1

h) Emakumeen parte-hartzea: 5 puntu gehienez; filmaren proiektua gauzatzeko taldean emakumeek duten parte-hartzearen arabera emanen dira. Emakume berak erantzukizuneko postu bat baino gehiago hartzen baditu bere gain filmean, postu horietako bakoitzeko puntu bat gehituko zaio hasierako puntuazioari. Zuzendari berria emakumea bada, puntu bat gehituko zaio aurreko apartatuan lortutako puntuazioari. Parte-hartzea gizonezkoekin batera izan bada, puntuazioa emakume kopuruaren araberakoa izanen da, betiere parte-hartzaileek erantzukizun maila bera baldin badute. Zuzendaritzaren, gidoiaren edo ekoizpen exekutiboaren ardura ez bada emakume batena, baina emakumeek beste ardura-postu batzuetan parte hartzen badute, bi puntu emanen dira gehienez, baldin eta ziurtatzen bada postu horien %40ren ardura dutela gutxienez.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA

HAZTAPENA

Zuzendaria emakumezkoa izatea

3

Gidoilaria emakumezkoa izatea

2

Produktore eragilea emakumezkoa izatea

2

i) Euskararen presentzia proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean: 2 puntu gehienez. (Balorazioan pisua aldatu)

EUSKARA

HAZTAPENA

Filmaren jatorrizko bertsioa euskaraz

1

Proiektuaren komunikazio materialak elebitan (gaztelaniaz/euskaraz)

1

j) 2021a baino lehenagoko deialdietan Generazinema Garapena laguntza jaso duten ikus-entzunezko lan bat produzitu duten ekoiztetxeak, horretarako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren (ICAA) edo erakunde eskudunaren kalifikazioa lortu badute eskabidea egiteko unean: 2 puntu.

k) Proiektuan praktiketako kontratua duen pertsona bat sartzea gutxienez: 2 puntu gehienez.

PRAKTIKETAKO KONTRATUA

HAZTAPENA

Bi pertsona edo gehiago

2

Pertsona bat edo gehiago

1

Baloratzeko aurkezten diren kontratu guztiek laguntzaren xedeko film luzearen proiektuarekin lotuak izan beharko dute nahitaez.

2. fasea: balorazio batzordeak 55 puntu emanen ditu gehienez, irizpide hauen arabera:

a) Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta izaera sortzailea (gehienez 35 puntu), baremo honen arabera:

–Proiektuaren kalitatea, originaltasuna eta berrikuntza artistikoa (25 puntu gehienez), baremo honen arabera:

PROIEKTUAREN KALITATEA

HAZTAPENA

Ideia originala

5 puntu bitarte

Proposamen narratiboa

5 puntu bitarte

Lanketa bisuala

5 puntu bitarte

Memoria sendoa aurkeztea

5 puntu bitarte

Bakantasuna

5 puntu bitarte

–Proiektuak balio zinematografiko, kultural edo sozial berezia izatea (5 puntu gehienez)

–Ikusleen analisiak, proiektuaren zabalkunderako plana (5 puntu gehienez)

b) Aurrekontuaren koherentzia eta proiektuaren bideragarritasuna: 20 puntu gehienez, baremo honen arabera:

AURREKONTUAREN KOHERENTZIA ETA PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

HAZTAPENA

Beste autonomia erkidego batzuen, mediaren edo ibermediaren laguntzak

2 puntu bitarte

Garapenean espezializaturiko merkatuetan aukeratua izatea

3 puntu bitarte

Nazioartean zabaltzeko potentziala

5 puntu bitarte

Aurrekontuaren eta garapen proiektuaren arteko egokitzapena

10 puntu bitarte

Apartatu hau egoki baloratu ahal izateko ondoko azoketako aukeraketak eta sariak kontuan hartuko dira: Cartoon Forum, Cartoon Series, Annecy Mifa Pitch, Annecy Goes to Cannes, Euroimages Cartoon Movie saria, Co-Pro Pitching Sessions (Series Mania Forum), Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa (Donostiako Zinemaldia-SSIFF), Public Pitch&Speed Meetings (Docs Barcelona), Pitch (FIPA Doc), IPI Pitch (Platino Industria), Berlinale Co-Production Market, IDFA Forum, Global Pitch (Sunny Side of The Doc), Pitch (Zinebi Industry), edo training delakoaren beste gune batzuk, baldin eta batzordeak aho batez baloratzen badu (garapenerako) babestutako proiektuaren hazkunderako guneak direla.

Fase honetan, ekoiztetxe eskatzaileek aukera izanen dute balorazio batzordearen aurrean beren proiektuak defendatzeko, gehienez ere 15 minutuz, baldin eta I.A eranskinean dagokion laukia markatuz adierazi badute. Halaber, balorazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

8.4. Proiektu bakoitzari guztizko puntuazio bat emanen zaio, bi faseetan lortutako puntuazioa batuz aterako dena. Guztira, 100 puntu lortzen ahalko dira gehienez. Batzordeak ezarriko du aurkeztutako eskabide bakoitzaren puntuazioa, eta gero, proiektuen lehentasun zerrenda bat prestatuko du, bakoitzak lortutako puntuazio osoaren arabera. Zerrenda hori izanen da laguntzak banatzeko erabiliko dena, betiere deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditu gabe. Hori eginda, dirulaguntza banatuko du gutxienez 50 puntu lortzen dituzten proiektuen artean, bakoitzak lortutako puntuazioaren arabera, modalitate bakoitzerako ezarritako diru mugak eta “onartutako aurrekontua” kontzeptuei buruzko 3.2 eta 3.3 oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, eta loteslea izanen den txostena eginen du.

Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren arabera banaketa egin ondoren gertatuko balitz ekoiztetxe onuradun bati eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa ematea, ekoiztetxeak eskabidea berregin ahal izanen du, 3.5 oinarrian adierazi bezala, balorazio batzordeak eskabide berregina onetsi arte.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskabidea aurkeztu duten ekoiztetxeei.

8.5. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak, balorazio batzordeak emandako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

9.–Dirulaguntzak emateko ebazpena.

9.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskabidea ezetsitzat joko da.

9.2. Dirulaguntza hau emateko prozedurako ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web atarian argitaratuko dira. Gainera, eskabidean adierazitako helbide elektronikoa baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko.

9.3. Berariazko ezespenaren aurka, ekoiztetxe interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian ezarritakoari jarraikiz.

9.4. Ustezko ezespenaren aurka, ekoiztetxe interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.5. Deialdi honi buruzko edozein jakinarazpen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez bideratu beharko da.

10.–Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna eta konkurrentzia.

10.1. Deialdi honetan araututako dirulaguntza bateragarria da helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Dirulaguntza ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, mezenasgo-ekarpen, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

10.2. Beste entitate batzuek emandako dirulaguntzarik edo laguntzarik eskuratuz gero, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen badu.

10.3. De minimis laguntzak ez dira metatuko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8.5 artikuluaren arabera salbuetsita dauden laguntzekin, diruz lagungarriak diren gastu berberei dagokienez, baldin eta metaketa horrek 10.1 apartatuan ezarritako laguntzaren intentsitatea gainditzen badu.

11.–Onuradunek bete beharrekoak.

11.1. Laguntzaren esleipena jakinarazi ondotik, eskatzaileak nahitaez adierazi beharko du zenbatekoarekin ados dagoela, idatziz, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, eta konpromisoa hartuko du diferentzia bere kontura ordaintzeko eta proiektua aurkezpenean azaldu bezala mantentzeko. Epe hori pasatu eta idatziz adostasuna adierazi ezean, laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

11.2. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, interesdunek (pertsona fisikoak izan ezik) gardentasun betebeharraren gaineko aitorpena aurkeztu beharko dute telematika bidez (III. eranskina), eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoarekin (2018ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa).

Adierazpena egiteko eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web atariaren bidez kontsultatzen, betetzen eta tramitatzen ahalko dira (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-desarrollo-2022).

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.3. Onuradunek betebehar hauek dituzte:

a) Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzea.

b) Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

c) Proiektua aldatzea dakarren edozein gertaeraren berri ematea Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalari, hura gertatu bezain laster, atal horrek aurretik adostasuna eman dezan, baldin eta aldaketak funtsezko aldaketarik eragiten ez badu onetsitako proiektuan.

d) Onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak proiektua gauzatu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak.

e) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea aipatutako atalari. Jakinarazpen hori finantzaketaren berri izan eta berehala egin beharko da (eta, betiere, jasotako funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen), egiaztatzearren betetzen dela laguntzak metatzearen gainean Europar Batasuneko araudiak ezarritakoa, baimentzen diren gehieneko intentsitateei dagokienez.

f) Betetzea sortzaile, artista eta teknikariekiko harremanei aplikatu beharreko araudia (legezkoa eta hitzartua) eta, zehazki, egunean egotea langile horiekin hitzartutako betebeharren ordainketan, Nafarroako Gobernuaren laguntzaren xede izandako filmari dagokionez.

g) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzeko asmoz, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak edukitzea, onuradunari aplikatu behar zaizkion legeetan eta merkataritza lege sektorialetan agindutako moduan.

h) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen bitartean.

11.4. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta. Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo zuzeneko komunikazio ekintzetan.

11.5. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Inprimatutako materialen, publizitatearen eta web-orrien kasuan, lankidetza honako esaldi hau txertatuz jakinaraziko da: “Subvenciona/Laguntzaile”, eta, ondoren, Nafarroako Gobernuaren logotipoa. Filmetako kredituen kasuan, hasierako kredituetan adieraziko da, ikus-entzuleek argi eta garbi irakurtzeko moduan, eta kartela bakarrean, jardueraren gainerako lankideen aipamenetatik bereizita. Logotipoa erabiltzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web-orrian kontsulta daitezke (https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala),eta/edo haren Argitalpen Atalaren bidez.

11.6. Ekoiztetxeak hitz ematen du ez duela hizkera edo irudi sexistarik erabiliko inolako publizitate edo informazio euskarritan. Halaber, zuzenean egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa izanen da (horretarako, honako lan hau kontsultatzen ahal da: “Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad”).

12.–Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

12.1. Laguntzen ordainketa bi alditan eginen da: lehenbiziko ordainketa 2022an eginen da eta onartutako dirulaguntzaren %30era bitarte ordainduko da; bigarren ordainketa 2023an eginen da eta emandako dirulaguntzaren %70era bitarte ordainduko da, hurrengo oinarrietan ezarritako baldintzen arabera.

Horretarako, entitateak berariazko eskabide bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, eskatutako dokumentazioarekin batera.

12.2. Lehenbiziko ordainketa (2022):

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren %30ekoa gehienez, entitate onuradunak aipatutako portzentajearen pareko edo hortik gorako gastuak egin dituela justifikatu ondoren. Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2022ko urriaren 31 baino lehen, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, IV. eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskabidea). Eranskin hori Nafarroako Gobernuaren web ataritik deskargatzen ahal da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-desarrollo-2022).

–Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.

–Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

12.2.2. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %30 aurreratzen ahalko da. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2022ko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2022ko urriaren 31rako, egun hori barne, aurrerakina eskatzeko V. eranskina (Aurrerakina eskatzea) aurkeztu beharko da, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.

12.2.3. 2022an egiten diren ordainketen batura (aurrerakinaren edo/eta konturako ordainketaren eskabideari dagozkionak) emandako dirulaguntzaren %30 baino txikiagoa bada, alde ekonomikoa ezin izanen zaio bigarren ordainketari metatu, eta laguntzaren eskatzaileak galdu duela ulertuko da.

12.3. Bigarren ordainketa (2023):

Ordainketa:

Bigarren ordainketa, oro har, onartutako dirulaguntzaren %70ekoa izanen da, eta diruz lagundutako jarduera bukatutakoan ordainduko da, Proiektu Estrategiko Ikus-entzunezkoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu 2023ko urriaren 31rako (egun hori barne):

a) Garapen proiektua azaltzeko memoria zehatza, honako hauek jasoko dituena:

–Proiektuan gauzatutako jardueren txostena, non adieraziko baita proiektuaren alderdiak noraino bete diren, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotakoarekin alderatuta.

–Gidoi osoa.

–Lehenengo produkzio plan xehatua eta ikus-entzunezko lanaren behin-behineko aurrekontua.

–Filmaketa plana, aurreikusitako kokalekuak berariaz aipatuta.

–Castingerako proposamena.

–Filmaren finantzaketa plana.

–Laguntzaren eskaeran konprometitutako beste jarduketa batzuk.

b) Inprimatutako elementuak eta publizitatekoak, hala nola dosierra, teaserra, etab.

c) VI. eranskina (Kostuari eta finantzaketari buruzko adierazpena) excel formatuan, gastua justifikatzeko prozesuarekin lotutako informazioa jasotzen duena.

Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:

Fakturen zerrenda: Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien fakturen eta frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data; hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFK; fakturaren kontzeptua; guztirako zenbatekoa (zerga-oinarria, BEZa eta/edo PFEZa zehaztuta), eta kontuan hartuta dirulaguntzatik kanpo dagoela balio erantsiaren gaineko zerga, ekoiztetxe eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeen zatian, bai eta antzeko beste zerga batzuk ere, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak); eta ordainketaren data.

Nafarroan egindako gastutzat jotako zenbatekoaren zatia bereizita jasoko da.

Ekitaldi ekonomikoaren arabera bereiziko da.

Amortizazio gastuari lotutako fakturen zerrenda: Amortizatzeko moduko gastutzat hartzen ahal diren aktibo guztien fakturen/frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: fakturaren zenbakia eta data, hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, guztizko zenbatekoa (zerga-oinarria eta BEZa zehaztuta). Era berean, diruz lagungarria den zenbatekoa eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zenbatekoa zehazteko jarraitutako metodoa adieraziko da.

Ekitaldi ekonomikoaren arabera bereiziko da.

Nominen zerrenda: Proiektuari lotutako langileen nominen zerrenda zenbakiduna, berariaz adierazita zenbateko gordina, gizarte-segurantza eta PFEZa: Era berean, proiektuari aplikatutako portzentajea eta Nafarroan egindako gastutzat jotzen den zatia adieraziko dira.

Ekitaldi ekonomikoaren arabera bereiziko da.

Finantzabideak: Finantzaketa iturrien eta emandako laguntzen zerrenda (benetan kobratu diren kontuan hartu gabe).

Datu espezifikoak: Epigrafe honetako a), f) eta g) apartatuetako memorietan zehaztutako datu espezifikoak biltzen dira.

d) Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen frogagiriak, 7.1) oinarriaren arabera diruz lagungarritzat den gastutzat hartzen direnak. Fakturek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak izan beharko dute, eta fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

Proiektuaren gastu diruz lagungarriekin lotutako gastu guztiek (7.1 oinarrian definituak) ordainagiriak beharko dituzte. Egindako gastutzat joko da oinarri hauetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. 100 eurotik gora egindako gastuek bankuko ordainagiria eduki beharko dute. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Gastuen eta ordainketen frogagiriak PDF formatuan aurkeztuko dira, VI. eranskinean agertzen diren hurrenkeran antolatuta.

e) Diru-sarreren egiaztagiriak (funts propioen ekarpena, bestelako dirulaguntzak, zerga-kenkariak, inbertitzaileen ekarpenak).

f) Generoari buruzko memoria, honako datu hauek jasoko dituena:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza organoetan eta masa sozialean.

–Filmak zer gairi heltzen dion nagusiki, eta adieraztea edukiak indarra egiten ote duen genero rol edo estereotipoak hausteko (zehaztu eta labur justifikatu).

–Emakumeen parte-hartzea zuzendaritza lanetan, eta zenbat emakume dauden sormen lan artistikoa edo teknikoa egiten.

–Entitate eskatzailean edo diruz lagundutako proiektuan aplikatutako kontziliazio-neurriak.

g) Proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostena, gauzatu bada.

12.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

12.5. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak justifikazioko kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

I. Txostenen kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

II. Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat eginen da. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen.

12.6. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea.

12.7. Deialdi honetako 5.2.b) oinarrian adierazitako baldintza betetzen ez bada, edo eskabidean adierazitako portzentajea baino txikiagoa den ehunekoa justifikatzen bada Nafarroan egindako gastuari dagokionez, hori kontuan hartu bada laguntza emateko, emandako laguntza doitzen ahalko da, taula hauen arabera:

a) Nafarroan egindako gastua %40ra iristen ez denean:

NAFARROAN EGINDAKO GASTUAREN AZKEN PORTZENTAJEA

EMANDAKO LAGUNTZA GUTXITZEA

%31 eta %39 artean

%10

%26 eta %30 artean

%20

%21 eta %25 artean

%30

%15 eta %20 artean

%40

%15etik behera

%50

b) Nafarroan egindako gastu justifikatua gutxienez %40koa denean, baina eskabidean adierazitakoa baino txikiagoa denean:

PORTZENTAJEA, ESKABIDEAN ADIERAZITAKOA BAINO TXIKIAGOA

EMANDAKO LAGUNTZA GUTXITZEA

11-20 puntu gutxiago

%2,5

21-30 puntu gutxiago

%4

31-40 puntu gutxiago

%5,5

41-50 puntu gutxiago

%7

51-60 puntu gutxiago

%9

13.–Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

13.1. Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira. Horretarako, eskatzaileek VII. eranskina (Mezenasgoaren erantzukizunpeko adierazpena) beteko dute.

13.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

13.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek amaierako txosten batean zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira izan duten eragina.

14.–Laguntza itzultzea.

Ekoiztetxe onuradunak ez badu behar bezala justifikatzen proiektua gauzatu duela, edo betetzen ez baditu hitzemandako baldintzak, 5. oinarrian adierazi direnak, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

15.–Arau-hausteak eta zehapenak.

15.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

15.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluaren III. kapituluan ezarritakoa izanen da.

16.–Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

17.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

ERANSKINEN ZERRENDA

(https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/generazinema-desarrollo-2022).

I. eranskina.–Informazio ekonomikoa eta teknikoa.

I.A eranskina.–Eskabidea.

I.B eranskina.–Proiektua azaltzen duen memoria.

I.B.1. eranskina.–1. faseko balorazio irizpideak (Generazinema Garapena).

I.C eranskina.–Fitxa tekniko-artistikoa.

I.D eranskina.–Nafarroan egindako gastuari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

II. eranskina.–Enpresen elkarteen inprimakia.

III. eranskina.–Gardentasunari buruzko adierazpena.

IV. eranskina.–Konturako ordainketa eskatzea.

V. eranskina.–Aurrerakina eskatzea.

VI. eranskina.–Kostuari eta finantzaketari buruzko adierazpena.

VII. eranskina.–Mezenasgoaren erantzukizunpeko adierazpena.

Iragarkiaren kodea: F2205198