85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Iturmendiko Udalaren bulegoetan tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

–Barrutian sartu beharreko mugarteak:

Iturmendi, Bakaiku eta Urdiain.

–Barrutiaren titularra:

Iturmendiko Udala.

Iturmendin, 2022ko martxoaren 31n.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2205454