85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Gainbalioaren gaineko zergaren koefizienteen aldaketa 2022rako

Gardeko Udalak 2022ko apirilaren 19an egindako osoko bilkuran, bat etorriz abenduaren 29ko 19/2021 Foru Legeak, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoak, 2022rako gainbalioaren gaineko zergaren koefizienteak eguneratzen dituenak, 10. artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoarekin, honako hau erabaki zuen aho batez:

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko oinarria zehaztearren, honako ehuneko hauek ezartzea, aplika daitezen:

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea:

0,55

20 urte edo hortik gora

0,20

19 urte

0,20

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,12

9 urte

0,19

8 urte

0,35

7 urte

0,41

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,18

3 urte

0,11

2 urte

0,13

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Ezartzen den zerga-tasa %20 da.

Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitaratze honen biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garden, 2022ko apirilaren 19an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L2205627