85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Tarifen aldaketa, Udal igerilekuen erabilera arautzen duen ordenantzan. Jendaurrean jartzea

Donamariako Udalak, 2022ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

Prezio publikoak aldatzea Udal igerilekuen erabilera arautzen duen ordenantzari dagokionez (2017ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa), honako zenbateko hauekin:

Tarifa hauek aplikatuko dira:

4 URTETIK 11RA BITARTEKOAK

12 URTETIK 17RA BITARTEKOAK

18 URTETIK
GORAKOAK

ABONUAK

Erroldatuak

20 euro

40 euro

50 euro

Erroldatu gabeak

25 euro

50 euro

60 euro

EGUNEKO SARRERAK

Erroldatuak

2 euro

4 euro

5 euro

Erroldatu gabeak

3 euro

5 euro

6 euro

Tarifa bereziak:

–%20ko deskontua izanen dute urteko abonuetan %33tik gorako minusbaliotasuna duten pertsonek eta familia ugariek; batzuek zein besteek dagokien inguruabarra frogatu beharko dute.

–4 urtez beherakoak salbuetsirik daude instalazioak erabiltzeko tasa ordaintzetik.

Aurreko erabaki horiek jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, iragarkia jarri ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Donamarian, 2022ko apirilaren 13an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2205568