85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Indargabetzea udal ordenantza, banakako ebaluazioaren bidez dirulaguntzak emateko deialdi baten oinarri arautzaileena. Laguntza horiek dira podologia zerbitzurako diru sariak emateko. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea udal ordenantza, banakako ebaluazioaren bidez dirulaguntzak emateko deialdi baten oinarri arautzaileena. Laguntza horiek dira podologia zerbitzurako diru sariak emateko. Erabaki hori argitara eman zen 2022ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 15ean.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko indargabetu da aipatu udal ordenantza, 2013ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 22an; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez.

Burlatan, 2022ko apirilaren 22an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2205774