85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2022ko apirilaren 13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Eraikingintzako udal ordenantza, 43. “estalkiak” eta 45. “arotzeriak” artikuluen edukiari dagokionez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bertizaranan, 2022ko apirilaren 13 an. –Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2205776