85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Udal ordenantza, etxeetan familiari atseden emateko zerbitzua arautzen duena. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Etxeetan familiari atseden emateko zerbitzua arautzen duen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arroitzen, 2022ko apirilaren 20an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2205747