85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Aldaketa, Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2022ko apirilaren 8an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantzan.

Errekerimendu bat jaso da, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, martxoaren 28ko 199/2022 Ebazpenaren bidez, eta, haren bitartez, agintzen da baliogabetu dadila 6.3 manua, Eguzki-energia berriztagarriaren instalazioak arautzen dituen udal ordenantzan; manu horrek hizpide du aldez aurretik eta nahitaez izapidetu behar izatea lurzoru urbanizaezinean, jaso baitira uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 110. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arbizun, 2022ko apirilaren 22an.–Burua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2205781