85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Epatze deia, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan

22-00314 gora jotzeko errekurtsoa jarri da Antsoaingo Udalak 2022ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka, hain zuzen, 2022ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari dagokionez. Bada, Udalak, Alkatetzaren 2022ko apirilaren 8ko 232 Ebazpenaren bidez, erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea eta alegazioen txostena onestea, eta interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertu ahal izan daitezen hamar egun balioduneko epean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan.

Aipatu erabakian xedatua betez, eta bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2022ko apirilaren 13an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2205526