85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

233/2022 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez agintzen baita igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Irurtzungo Udalak Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urriaren 18ko 228/2021 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (0000107/2022 prozedura arrunta). Ebazpen horren bidez erabaki zen, behin betiko, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean ez sartzea erreserba-zerrendako “Atakaondoa eskolaren inguratzailea hobetzea” izeneko inbertsioa, Irurtzungo Udalak sustatua.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2022ko apirilaren 8ko idazki baten bidez, behar den espediente administratiboa igortzeko eskatu du, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluaren 1., 3., eta 4. apartatuetan ezarritakoarekin bat. Idazkia 2022ko ekainaren 11n sartu zen Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko erregistroan.

Horiek horrela, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Irurtzungo Udalak Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urriaren 18ko 228/2021 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (0000107/2022 prozedura arrunta). Ebazpen horren bidez erabaki zen, behin betiko, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean ez sartzea erreserba-zerrendako “Atakaondoa eskolaren inguratzailea hobetzea” izeneko inbertsioa, Irurtzungo Udalak sustatua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunak epatzea, demandatu gisa agertu ahal daitezen, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 13an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2205668