85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

63C/2022 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako ostalaritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Nafarroako ostalaritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31003805011981), erregistro honetan 2022ko martxoaren 11n sartu zena, enpresaburuen ordezkariek (Asociación de Empresarios de Hostelería y Turismo de Navarra eta ANAPEH-Asociación Navarra de Pequeña Empresa de Hostelería) eta sindikatu batzuen ordezkariek (UGT eta CCOO) 2022ko martxoaren 9an izenpetua, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 20an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako ostalaritzaren sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2204189