85. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

234/2022 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako zenbait toki erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak otsailaren 24an emandako 81/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da Nafarroako zenbait toki erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2022ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, martxoaren 15ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da, deialdiaren 4.1. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Horregatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zehazki, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako zenbait eskumen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen dizkiona) eta urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez (Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena) emandakoak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako zenbait toki erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, eranskin gisa ageri dena.

2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 19an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

AICUA ADRIAN, ANA JOSE

ALVAREZ PAEZ, ABEL

ESCRIBANO ITURRALDE, SONIA

IZCUE ISTÚRIZ MARIA CARMEN

GAINZA ORDOQUI, JOSE MARIA

GARCIA LERÁNOZ, ELISA

GROCIN GARJÓN, BEATRIZ

OYARZABAL ZUBIETA, MARÍA DOLORES

ROMANO BLASCO, JOSE LUIS

URDANGARIN ZURUTUZA, IÑIGO

Baztertuak:

TEJERO VIJUESCA, ANA PILAR

–B mailako funtzionarioa ez izateagatik Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari barne igoerako deialdi honen kudeaketa esleitu dioten udaletako batean.

–Nafarroako toki erakundeetan B taldeko kontu-hartzaile lanpostu bat betetzeko izendatua ez izateagatik.

Iragarkiaren kodea: F2205651