84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2022ko aurrekontua.
Behin betiko onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2022ko otsailaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, gehiengo osoa zuela, 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Onespen hori argitaratu zen 2022ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsita gelditu da, honako hauei jarraituz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa.

Hona hemen aipatu aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 396.584,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 242.923,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 81.469,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 574.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.305.476,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 98.695,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 497.953,29 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 363.567,22 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 345.260,49 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.305.476,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ezkarozen, 2022ko apirilaren 13an.–Batzordeburua, Pedro Mascaray Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2205567