84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2022ko apirilaren 25ean egin premiazko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ablitasen, 2022ko apirilaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Enrique Litago Tabuenca.

Iragarkiaren kodea: L2205855