84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2021eko azaroaren 22an egindako ezohiko batzorde erabakitzailean, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitateko 2022ko aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da behin betiko aurrekontua.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko abenduaren 10ean argitaratu zen 277. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 19.000,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 325.893,38 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 3,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza pasiboak: 8.678,66 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 353.575,04 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 127.659,17 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 101.583,83 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 123.832,04 euro.

V. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa eta bertze ezusteko batzuk: 500,00 euro.

Gastuak, guztira: 353.575,04 euro.

Arantzan, 2022ko apirilaren 13an.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2205592