84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2022ko apirilaren 1ean egindako ohiko batzorde erabakitzailean, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitateko 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedaturikoari jarraikiz, onetsitako plantilla Igantziko Udaleko idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2022ko apirilaren 13an.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2205591