84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERINGO, ARELLANOKO ETA MORENTINGO UDALEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2022ko apirilaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Arellanon, 2022ko apirilaren 8an.–Mankomunitateko burua, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2205492