84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

2022rako karga-tasak. Behin betiko onespena

Zabaltzako Udalak, 2021eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, 2022rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aurretik iragarkia argitaratuta 2022ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean,urtarrilaren 20an, eta toki-erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Argitara ematen da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,25.

Landa-lurraren gaineko kontribuzioa. Karga-tasa: %0,40.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala. Udal indizea: 1.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

Karga-tasa bakarra: %8.

Hona hemen 2022ko zerga-egutegia:

1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: apirila/maiatza.

2. Lurraren kontribuzioa (hiri-lurraren gainekoa eta landa-lurraren gainekoa): abendua.

3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: abendua.

Arraitzan (Zabaltza), 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2205552