84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2022ko aurrekontu orokorra, eta hasierako onespenaren erabakia 2022ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Jendaurreko aldian alegaziorik aurkeztu ez denez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da haren laburpena lege beraren 277.1 artikuluarekin bat, xehetasun honekin:

1. Atarrabiako Udalaren 2022ko aurrekontua, honela xehakaturik:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.797.757,32 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 324.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta bestelakoak: 1.025.330,60 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.363.153,60 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 13.350,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 500.000,00 euro.

8. kapitulua.–Aktiboen aldaketak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Pasiboen aldaketak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 10.023.591,52 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 5.616.248,81 euro.

2. kapitulua.–Ondasunak eta zerbitzuak erostea: 2.306.013,10 euro.

3. kapitulua.–Interesak eta finantza-gastuak: 12.940,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.100.989,57 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 706.800,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 4.000,00 euro.

8. kapitulua.–Aktiboen aldaketak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Pasiboen aldaketak: 276.600,04 euro.

Gastuak, guztira: 10.023.591,52 euro.

2. Kirol Martiket 2015 SLk aurkeztutako 2022ko gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera: 1.223.937,00 euro egiten du diru-sarreretan eta 1.223.469,93 euro gastuetan.

3. 2022ko aurrekontua betearazteko oinarriak behin betiko onetsirik gelditu dira.

Atarrabian, 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2205291