84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Olloko Udalak, 2021eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia argitaratu zen 2022ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7an, jendaurreko aldia eta alegazioetarako eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren bukaeran horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 93.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 11.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.140 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 180.330 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 11.400 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki erakundera: 141.725 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 503.395 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 119.084 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 99.310 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 30.610 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 246.000 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 2.500 euro.

Gastuak, guztira: 497.468 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez.

Ollaranen, 2022ko apirilaren 12an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2205525