84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2022ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Santakaran, 2022ko apirilaren 20an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2205680