2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2022ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin.
Santakaran, 2022ko apirilaren 20an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L2205661