84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, herritarrei euskara ikasteko dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubideari jarraikiz. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 623450.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/623450).

Deialdiaren xedea da arautzea euskara ikasi eta euskara maila hobetzeko dirulaguntzak ematea, eta sustatzea herritarrek euskara ikasi eta euskara maila hobetzeko ikastaroetan parte har dezaten, edozein dela ere deialdiko B.3 puntuan adierazitako modalitatea.

Iruñean, 2022ko apirilaren 27an.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2206058