2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Herri-lurretako aprobetxamenduak. Eskaerak aurkeztea
Eloko Udalak, 2022ko apirilaren 1ean egindako osoko bilkuran, erabaki du espediente bat irekitzea, Udalaren laborantzako herri-lurrak adjudikatzeko, 2022-2030 aldirako. Horretarako hamabost eguneko epea emanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesa dutenek aurkez ditzaten adjudikazio eskaerak.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Elon, 2022ko apirilaren 20an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.
Iragarkiaren kodea: L2205659