84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egon zen 15 egun baliodunez, iragarkia 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3an, argitaratu ondotik. Jendaurreko epea iragan denez eta espedientean ez denez ageri erreklamaziorik, behin betiko onetsia gelditu da, eta, beraz, bidezkoa da argitara ematea, bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Itzan, 2022ko martxoaren 8an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Idazkaritza-Kontu-hartzailetza. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik.

–Administrari-ofiziala. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %15. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: eszedentzian. Lan-kontratudun finkoak.

–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: lanpostu betea. Lan-kontratudun finkoak.

–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lan-kontratudunak.

–Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik. Lan-kontratudunak.

Langileen izenen zerrenda

–Idazkaritza: Miren Edurne Chasco Garralda. Administrazio-kontratuduna.

–Administrari-ofiziala: Arturo Hernández Armendáriz. Egoera: eszedentzian.

–Administrari laguntzailea: Nuria Osés Izu. Lan-kontratudun finkoa.

–Administrari laguntzailea: Edurne Ciriza Torremocha. Lan-kontratuduna.

–Administrari laguntzailea: Berta Ros Nausía. Lan-kontratuduna.

Plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka errekurtso hauek aurkez daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten edo argitaratzen denetik aurrera.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iragarkiaren kodea: L2205583