84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

961/2022 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, honako deialdi honetarako onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamaika lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 588/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamaika lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamaika lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

ERANSKINA: SUHILTZAILE-OFIZIALORDEA
(OPOSIZIO-LEHIAKETA)

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

–Igoera txanda:

Onartuak:

ALAEZ ALLER, CRESCENCIO

ANDUEZA ELIA, AITOR

AYARRA ULLATE, JAVIER

CISNEROS SAMPER, JUAN CARLOS

FRAILE LOPEZ, JOSE ANTONIO

GARDE SESMA, ALBERTO

HORCADA IBAÑEZ, CARLOS JOSE

MARTINEZ MARTINEZ, JOSE VICENTE

OIAGA ARTAJO, MIKEL MIREN

PRIETO MERCHAN, OSCAR

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2205648