84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2022ko apirilaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko ekitaldirako plantilla organikoa, bai eta horren espedientea 15 eguneko epean jendaurrean edukitzea ere, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.

Fiteron, 2022ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2205703