84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 2022/185 zenbakiko ebazpena eman zuen 2022ko apirilaren 8an. Horren bidez ezarri zen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua kontuan izanda, alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatzen duenean, alkateordeei dagokie hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapenaren ordenean.

Ebazpena sinatzen duen alkatea 2022ko apirilaren 11tik 13ra (biak barne) herritik kanpo egongo dela kontuan izanda.

Alkatetza honek ebatzi du:

1.–2022ko apirilaren 11tik 13ra, biak barne, Lur Iosu Larraza Lopez lehenengo alkateordeak alkatea bere eginkizun guztietan ordezka dezala agintzea.

2.–Erabakia interesdunari jakinaraztea bere ezaguera eta ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Udalbatzaren lehenengo ohiko osoko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2022ko apirilaren 8an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2205273