84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2022ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Donamariako Udalaren Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz.

Donamarian, 2022ko apirilaren 13an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2205493