84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2022ko martxoaren 4an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.

2022ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 21ean, 2022ko plantilla organikoaren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2022ko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: 1 zenbakiduna: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %41. Hitzarmeneko osagarria: %3,72. Euskara jakitea: baldintza berariazkoa, C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: 2 zenbakiduna: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala: %23,83. Lanpostuko osagarria: %3,21. Egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: 3 zenbakiduna: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizioa. Hitzarmeneko osagarria: %14,99. Lanpostuko osagarria: %21,30. Euskara jakitea: baldintza berariazkoa, B1 maila, edo erdimaila baliokidea. Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Araubide administratiboko langileak.

Idazkaria. Itziar Iribarren Recarte. Antzinatasuna: 2016ko azaroaren 21a.

Lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Beatriz Damboriena Ursuegui. Antzinatasuna: 1999ko otsailaren 1a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antxon Erreguerena Garciarena. Antzinatasuna: 2013ko urtarrilaren 1a.

Bertizaranan, 2022ko apirilaren 13an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2205584