84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta hurrengoekin loturik, bat etorriz alkateek ezkontza zibilak egiteari buruz abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko jarraibidean ezarritakoarekin, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Udal honetako Batzorde Kudeatzaileko kide María Arróniz Garnicaren esku uztea Bargotako Bake Epaitegian izapidetzen ari den 1/2022 ezkontza zibila egiteko eginkizunak.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta interesdunei jakinaraztea.

3. Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Bargotan, 2022ko apirilaren 19an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2205729