1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
817/2022 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, dietetikako teknikari espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 742E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dietetikako teknikari espezialisten 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22koan.
Irailaren 12ko 3113E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Urriaren 25eko 3430E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskatutako baldintzak bete eta iragarritako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Proposamen hori 2022ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 28koan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, dietetikako teknikari espezialisten lanpostuetan aritzeko:
–Igoera txanda.
IBARROLA FRIAS, MIREN ARANTXA
LOPEZ DIAZ, LUCIA JOSEFA
–Txanda irekia.
PEREZ ARELLANO, MERCEDES
MARIJUAN SERRANO, NATALIA
ZABALLA ALAGUERO, MARIA DEL CARMEN
BEAUMONT BARBERENA, M.ª FELISA
GOMEZ DOMINGUEZ, VERONICA
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
Iruñean, 2022ko martxoaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
I. ERANSKINA Esleitutako lanpostuak |
TXANDA | IZEN-DEITURAK | LANPOSTUA | ZENTROA | HERRIA |
Igoera txanda | IBARROLA FRIAS, MIREN ARANTXA | 67487 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Igoera txanda | LOPEZ DIAZ, LUCIA JOSEFA | 71339 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Txanda irekia | PEREZ ARELLANO, MERCEDES | 71340 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Txanda irekia | MARIJUAN SERRANO, NATALIA | 71342 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Txanda irekia | ZABALLA ALAGUERO, MARIA DEL CARMEN | 71341 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Txanda irekia | BEAUMONT BARBERENA, M.ª FELISA | 71344 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Txanda irekia | GOMEZ DOMINGUEZ, VERONICA | 71345 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2204593