84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Armañantzasko Udalak, 2022ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen onestea 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren legeetan agindutakoarekin.

Espedientea Idazkaritzan izan zen ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondoan toki erakunde honen iragarki-taulan eta 2022ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 28an, bizilagunek eta interesdunek azter zezaten eta erreklamazioak egin zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2022ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Halaber, ohartarazten da plantilla honen behin betiko onespenaren aurka para daitekeela:

a) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Armañantzasen, 2022ko apirilaren 21ean.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza, Torres del Rioko, Elizagorriko eta Armañantzasko udalekin partekatua. Egoera: hutsik. Araubide juridikoa: funtzionarioa. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostuko osagarria: %23,72.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Úriz López, Irene. Araubide juridikoa: bitarteko administrazio-kontratua. A maila. Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2021eko maiatzaren 3a.

Lan-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Lisarri Aldea, Cristina. Araubide juridikoa: lan-kontratu mugagabea. C maila. Lanpostua: administrari-ofiziala. Gradua: -. Administrazio-egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2016ko apirilaren 6a.

Iragarkiaren kodea: L2205755