84. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatea Nafarroatik kanpo dagoenez, bere karguari dagozkion lanak egiten, indarrean dagoen legeria betez, eta udalerriaren beharrei ahalik eta azkarren erantzuteko, lehenengo alkateorde den Luis-Ramón Ciordia del Portilloren esku utzi dira alkatetzaren eginkizunak 2022ko apirilaren 22tik 25era bitarte (biak barne).

Eskuordetze horrek ondorioak izanen ditu ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduarekin eta harekin bat datozenekin.

Allon, 2022ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2205724