83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

27E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duen funtzionario bat izendatu, eta beste baten izendapena errebokatzen duena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoa ezarri da.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezko baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatu daitezkeela.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak azaroaren 5ean emandako 8E/2019 Foru Aginduaren bidez, Juan Jesús Jaurrieta Galdiano jauna, departamentuko idazkari tekniko nagusia, izendatu zen Unibertsitateko, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki zezan.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak urriaren 15ean emandako 23E/2020 Ebazpenaren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionario gehiago izendatu ziren.

Pertsona horietako batek erretiroa hartu duenez, haren izendapena errebokatu behar da, eta beste pertsona bat izendatu behar da haren ordez, jakinarazpen guztietarako sarbidea izan dezan, arauzko agindua eraginkortasunez bete ahal izateko.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1 Iñaki Chourraut Aguirre jauna, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, izendatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki dezan.

2. Errebokatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren urriaren 15eko 23E/2020 Foru Aginduaren bidez egin zen izendapen bat, zehazki, Jesús Ignacio Ilundain Suquía jaunari dagokiona, haren bidez Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala edukitzeko izendatu baitzen.

3. Foru agindu hau igortzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta interesdunei jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2022ko martxoaren 31n.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2205185