83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

26/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Francisco Labeaga Pérez jauna, Koordinazioaren, Modernizazioaren eta Atarien Bulegoko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Francisco Labeaga Pérez jauna, Koordinazioaren, Modernizazioaren eta Atarien Bulegoko burua, 2022ko apirilaren 13tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko apirilaren 12an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2205476