83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 261. lurzatian.
Behin betiko onespena

Garesko Udalak, 2022ko martxoaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Garesko 2. poligonoko 261. lurzatirako, Alberto Arteta Unanuak sustatua, lurzatiaren lerrokadura ofiziala berriz mugatzeko, haren morfologia aldatu ondoren, lurzoru lagapenaren ondorioz.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Garesen, 2022ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2205871