83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLABE

Herri-lurren desafektazioa, 3. poligonoko 366. lurzatiaren erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Olabeko Kontzejuak (Olaibar), 2022ko apirilaren 14an egin bilkura berezian, onetsi zuen espediente bat hastea, Olabeko herri-lurretako 3. poligonoko 366. lurzatian 42 m² okupa ditzan Telefónica de España SAUk, lurpeko linea bat ezartzeko, zuntz optikozko kablearena; halaber, baldintza-agiria onetsi zuen, aipatutako lurzatiaren erabileraren lagapena arautzeko.

Dagokion espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aipatu aldian inork ez badu aurkezten erreklamaziorik edo alegaziorik, behin betiko onetsitzat joko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko da, onets dadin.

Olaben, 2022ko apirilaren 21ean.–Kontzejuko burua, Roberto Armendariz Paternain.

Iragarkiaren kodea: L2205744