83. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAITZ

Herri-lurren desafektazioa, 2. poligonoko 163. lurzatiaren erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Olaizko Kontzejuak (Olaibar), 2022ko apirilaren 18an egin bilkura berezian, onetsi zuen espediente bat hastea, Olaizko herri-lurretako 2. poligonoko 163. lurzatian 13 m² okupa ditzan Telefónica de España SAUk, lurpeko linea bat ezartzeko, zuntz optikozko kablearena; halaber, baldintza-agiria onetsi zuen, aipatutako lurzatiaren erabileraren lagapena arautzeko.

Dagokion espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aipatu aldian inork ez badu aurkezten erreklamaziorik edo alegaziorik, behin betiko onetsitzat joko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko da, onets dadin.

Olaitzen, 2022ko apirilaren 21ean.–Kontzejuko ordezko burua, Jorge Aparicio Jérez.

Iragarkiaren kodea: L2205743